Eusko Ikaskuntza-Laboral Kutxaren Humanitate, Kultura, Arteak eta Gizarte Zientzien Saria

Informazioa

Eusko Ikaskuntzak eta LABORAL Kutxak, 1995ean, Eusko Ikaskuntza-Laboral Kutxaren Humanitate, Kultura, Arteak eta Gizarte Zientzien Saria eratu zuten, Humanitate, Kultura, Arteak eta Gizarte Zientzien alorretan jardueran dauden pertsona ospetsuak nabarmentzeko.

Eusko Ikaskuntzak lurralde arteko guneak sortzen ditu, pentsamendu irekia, anitza eta elkarlanekoa garatzeko, eta horietan, bere baitako eta euskal zientziaren, gizartearen eta kulturaren alorretako aditu eta eragileen parte-hartzea sustatzen duelarik. Horien artean, bere arloan nabarmentzen dena bereizten eta bere ingurunearentzat eredu bihurtzen saiatzen da Eusko Ikaskuntza.

Eta horixe da, hain zuzen, Eusko Ikaskuntza-Laboral Kutxa Saria sortu izanaren arrazoia. Euskal Herriko humanitateak, kultura, arteak eta gizarte-zientziak ikertzen eta lantzen dituzten pertsona ospetsuen bikaintasuna nabarmendu nahi du sari honek.

Saria jasotzeko hautagaiak curriculuma ebaluatzeko arauak zorrotz eta objektiboki aplikatuta hautatzen dira. Horretarako, epaimahaiaren osaera horren bermerik handiena da; Euskal Herriko zazpi unibertsitateetako ordezkariak parte hartzen dutelarik.

Humanitate, Kultura, Arte eta Gizarte Zientzien alorrean jardunean dauden pertsona entzutetsuek dute saria lortzeko aukera. Interesatuak berak edo unibertsitate, zientzia eta kultura erakundeek aurkeztu ahal izango dituzte proposamenak, kontuan harturik hautagaiak bere obra osoaren bidez Euskal Herriko kultur garapenari modu eraginkorrean lagundu behar izan diola. 20.000 euroko sari bakarra da emango dena.

Azken urteetako irabazleak: Teresa del Valle (2018), Montxo Armendáriz (2017), Javier Echeverría Ezponda (2016), Juan José Álvarez Rubio (2015), Mariasun Landa eta Jean-Baptiste Orpustan (2014), Mari Carmen Gallastegui eta Francisco Etxeberria (2013), Joxe Azurmendi (2012), Maria Bayo (2011), Joxerramon Bengoetxea (2010), Javier Elzo (2009), Daniel Innerarity (2008), Gregorio Monreal (2007), Maïté Lafourcade (2006) eta Nestor Basterretxea (2005).

Eusko Ikaskuntza-Laboral Kutxaren Humanitate, Kultura, Arteak eta Gizarte Zientzien Saria