Manuel Lekuona Saria

1986. Andrés de Mañaricua y Nuere

1986. Andrés de Mañaricua y Nuere

On Andrés Mañaricua y Nuerek ongi merezia du bere bizitzari buruzko lan xehe eta neurritsua egitea. Era guztiz mugatuan bada ere, Eusko Ikaskuntzak Manuel Lekuona bildumaren barne argitara ematen duen oroitzapen biografiko hau zor horren oroigarri gerta daiteke. On Andrés ongi ezaguna zen giro akademikoetan Jaurerriari buruz egindako obra historiografikoagatik. Izan ere obra horrek Lekuona Saria bereturiko gizonaren alderdirik nabarmenenetako bat biltzen du, baina haren nortasunak akademikoaren muga gainditzen du, zeren eta ezinezkoa baita pertsonaia gogoratzea beste zenbait alderdi, funtsezkoagoak agian, ukitu gabe. 1936an On Andrés apaiz ordenatu zuten eta urte larriak bizi behar izan zituen; urte horietan, hain zuzen ere, Elizaren eta aginpide zibilaren arteko harremanen inguruko irizpide funtsezkoak aipatuko zituen. Inongo parrokiaren barne izan gabe, bere apaiz ahaleginak kontzientziako gidaritza lanetara eta gizarte sail desfaboratuenen zaintzara bideratu zituen. Aldi berean, irakaslanetan ziharduen Deustuko Unibertsitateko Zuzenbide Fakultatean. 1950ean, Derioko Apaizgaitegiko liburuzain izendatua izan ondoren, lan-tresna gaitza eraikitzen hasi zen, euskal alderdiari dagokionez egungo Labayru Ikastegiko liburutegia ekarri duena. Ildo berean kokatzekoa da Departamento de Estudios Vizcainos delakoaren sorrera, egungo Instituto de Estudios Vascos bilakatu dena. Mañaricuak euskal iraganaren inguruko ikerketa-lerro zorrotza garatzearekin batera, kultura erakunde askotan jardun zuen era nabarmenean: EI, RSBAP, Semana de Antropología Vasca, etab. Mañaricua beti izango da guretzat jarraitu beharreko eredua, bai alderdi akademikoetan eta bai giza alderdian ere.

Manuel Lekuona Saria