Manuel Lekuona Saria

1999. Piarres Charritton

1999. Piarres Charritton

Hazparnen sortua 1921eko Urriaren 19an nekazari familia batean, Pierre Charritton sei anaietarik zaharrena zen. Oso gaztea zela abiatu zituen apaizgai klasikoaren ikasketak Hazparnen, Uztaritzen eta Baionan geroago eta 1947an apaiz ordenatu zen bere sorterrian. Erroman goi-teologia ikasketak eta filosofiakoak Parisen egin ondoren, irakaskuntzan ihardun zuen hainbat postu eta mailatan, oinarrizko irakaskuntzatik unibertstitateraino. Bere bizitza luzean erabaki pertsonal garrantzitsuak hartu beharrean aurkitu da eta, hala, hirurogeita hamargarren urteetan apaiz izateari utzi zion eta familia bat sortu zuen. Iharduera intelektual bizia izan du gazte-gaztedanik; artikulu anitz eta hainbat obra argitaratu ditu, batez ere euskaraz, baina baita frantsesez ere. Euskaltzaindiko kidea da 1948tik eta Eusko Ikaskuntzakoa elkartea berregin zenetik. Oraindik orain Manuel Lekuona saria jaso du.

Manuel Lekuona Saria