Manuel Lekuona Saria

2005. Elías Amézaga Urlézaga

2005. Elías Amézaga Urlézaga

Zaila da oso Elías Amézaga idazle eta antzerkigileak dagoeneko burutua duen lan osoa laburbiltzea. Hirurogei liburutik gora, mila artikulu baino gehiago, ehun antzerti lan, berrogeita hamarren bat hitzaldi, hitzaurreak, epilogoak... 2005eko Manuel Lekuona Saria Amézagari ematearen kariaz argitaratzen den liburuxkan, "munduan euskaldunez gehien idatzi duen autore" horri buruzko biografia xume bat -haren iloba eta 1992-2002 urte bitarteko idazkari pertsonala izanak idatzia- aurkituko du irakurleak, argazki sorta bat eta bibliografiarekin batera.

Manuel Lekuona Saria