Chansonnier basque

Titre original
IRU ERREGE
Texte standardisé
HIRU ERREGE
Chansonnier
Cancionero Popular Vasco
Année de publication
1922
Editorial
BOILEAU
Lieu de publication
BARCELONA
Lieu de compilation
BILBAO
Compilateur
AZKUE, RESURRECCION MARIA DE

TEXTE ORIGINAL

I.Zeruko erregea
yaio zan orduan;
munduan
Herodes erregea
enbidiaz betea
bildurtuten asi zan.

II.Herodes erregea
¿zek bildurtzen zaitu?
Esaizu.
Yaio dan infantea
zeurorrek il eitea
lograduko eztozu.

III.Iru Errege datoz
Orientetikan Belenera,
aurretik dakarrela
izar argi eder bat
bidea erakustera.

IV.Eldu zireanean
Belengo erriko
portalera
Yauna adoratzera,
auspaz yausi zirean
belaunbiko lurrera.

V.Ofrezietan deutsez
euren presenteak
nobleak.
Batak dakar urrea,
besteorrek mirrea
ta insiensoa besteak.

VI.Beste bide batetik
biurtuten dira
errira.
Herodesen asmuak
eta pentsamentuak
orain burlatu dira.

VII.Herodes burlaturik
gelditu zanean,
berenean
egindu eban ilteko
inozente guztiak
Belengo errian.

VIII.¡Ai ze negar andiak
orduan Belenen
eukezen!
Amaren bularretik
errukia bagarik
daroez umeak ilten."