Ander Errasti Lopez / Etika eta Filosofia Politikoan Doktorea

Urteko Galdera

28/08/2018

Ander Errasti Lopez / Etika eta Filosofia Politikoan Doktorea

L'avenir du Pays Basque, quoi et comment?

Galdera honi behar bezala erantzun ahal izateko entsegu bat edo entsegu bilduma bat beharko genuke gutxienez. Are gehiago, dagoeneko idatzi dira hamarnaka gogoeta gai honen inguruan, hainbat ikuspegi ezberdin jorratuz, eta hala ere ez dirudi oraindik inork erantzun finkorik eman duenik. Horrela, hobe genuke gutxi gora-behera geure lurraldearen etorkizuna zein ardatzen inguruan garatuko den identifikatzen saiatzea, galdera bere sakontasun guztian erantzuten saiatzea baino. Gutxi balitz, edozein komunitate politikoren ezaugarri naiz bilakaera kontingenteak eta askotarikoak badira, Euskal Herriaren kasuan ezaugarri hau are nabarmenagoa da. Izan ere, lotura kultural, linguistiko eta historikoak dituen gizarte anitz hau gutxienez hiru erakunde esparruetan eta bi nazio-estatuetan bananduta baitago, bakoitza bere ezaugarri eta garapen instituzional maila desberdinekin. Agerikoa da, beraz, Euskal Herriaren geroa zer eta nola izango den aurreikusi baino, hobe dugula gero hori zein norabideetan garatzea nahiko genukeen azaltzea. Asmo horri eutsiz, etorkizun hori ahalik eta emankorrena izan dadin ondorengo hiru ardatzak proposatuko nituzke: bakea, erabakitzeko eskubidea eta Europa.

Sigue leyendo 

Partager:
Facebook Twitter Whatsapp