Patrimoine

09/09/2014

Auñamendi, XXI. mendeko euskaldunon entziklopedia

Pausoka pausoka, baina etengabe. Auñamendi Eusko Entziklopedia aurrera darrai, euskaldun eta euskal kulturan interesa duten guztiei lehen mailako eduki interesgarri eta erakargarriak eskainiz.

Azken urtetan bezala, entziklopediako kontsulta gehien jasotzen dituzten lau ezagutza arlo nagusiak landu dira (Antropologia, Artea, Historia eta Literatura), baina baita beste atal batzuk ere, Musika bere artean. 2014 urte honetako lehen hilabetetan zehar, 200 baino artikulu berri gehiago gehitu dira entziklopediara, beste 150 inguru berritu direlarik. Ezinbestekoa da Euskal Herriko historia eta kultura jaso eta ezagutzera ematen dituen proiektu hau, eduki berriekin elikatzen jarraitzea. Halaber, oso garrantzitsua da ere dauden eduki guztiak eguneratuak mantentzea. Azken finean, Auñamendi Eusko Entziklopedia erreferentziazko ezagutza iturria izaten jarraitu nahi badu, erabiltzaileek bilatzen duten guztia bertan aurkitzea ziurtatu behar du, informazio hori kalitatezkoa eta gaurkotua izatea premiazkoa delarik. Euskara bera da beste ardura nagusienetako bat. Izan ere, bultzada handia eman zaio azken urtetan, sortu den egile sare sendo eta zabalari esker. Kontutan izan behar da, estatistikek dioten arabera, bilaketa asko euskaraz egiten direla. Beraz, behar bat dago eta entziklopediak behar horri erantzun gero eta hobeagoa eskaintzen ari dio. Eta, nola ez, multimedia baliabideak! XXI. mende honetan argazki eta bideoek ikaragarrizko indarra hartu dute. Baita entziklopedian ere, noski! Gero eta argazki eta bideo gehiagok laguntzen dituzte Auñamendiko testuak. Izan ere, aurten izugarrizko arrakasta izan duten mikrobideoak gehitu ditugu hainbat artikulutan. Hogeita hamar segunduko bideoak, zenbait pertsonaien bizipen nagusienak aurkezten dituztenak. Azalpenak baino, hobe mikrobideo horietako bat zuzenean ikusi eta entzutea. Hementxe Eulalia Abaituari buruzkoa:

Auñamendi Eusko Entziklopedia

Auñamendi Eusko Entziklopedia euskal herritarron altxorra dugu. Altxor bizia, handitzen, hobetzen eta egokitzen jarraitzen duena. Euskal kultura eta historia jaso, babestu eta zabaltzea du helburu, aldi berean, bere erabiltzaileen behar eta eskaerei erantzunez.

Partager:
Facebook Twitter Whatsapp