OndareBideak, euskal kulturaren museo birtuala!

Patrimoine

22/03/2016

OndareBideak, euskal kulturaren museo birtuala!

Internet dugu, ezinbestez, gure ondarea ezagutu eta disfrutatzeko aukera paregabea eta, hemendik gutxira, modu interaktibo, erakargarri eta ikusgarri batean egiteko aukera izango dugu OndareBideak proiektuari esker.

Ziur zuetako askok gure inguruko museoak ezagutu eta, behin baino gehiagotan, erakusketaren bat ikustera joan zaretela. Bertan, gure eskultore, margolari zein argazkilarien lanak ikusi ahal izan dituzue eta haiekin disfrutatu. Izan ere, museoak dira, besteak beste, gure ondarearen gordailu nagusienetako batzuk. Baina ez bakarrak! Gure ondarea, euskal ondarea, nonnahi aurki dezakegu: hiriko kale eta plazetan, mendietan, artxiboetan, liburutegietan,… Eta, noski, sarean ere! 

Internet dugu, ezinbestez, gure ondarea ezagutu eta disfrutatzeko aukera paregabea eta, hemendik gutxira, modu interaktibo, erakargarri eta ikusgarri batean egiteko aukera izango dugu OndareBideak proiektuari esker. 

OndareBideak, Elhuyar Fundazioak, EHUko IXA ikerketa taldearekin eta Euskomedia Fundazioarekin batera garatutako proiektua da, gure ondarea osatzen duten elementu ezberdinak elkartu eta zabaltzea helburu duena eta DSS2016 hiriburutza kulturalaren markoaren baitan garatuko dena. 

DSS2016. Donostiatik munduraDonostialdeko erakunde zein funtsetatik abiatuz, OndareBideak euskal kulturaren ibilbide birtualen museoa bilakatu nahi da. Euskomedia Fundazioaren funtsak izango dira proiektuaren abiapuntua. Erakunde honek urtetan landu dituen funtsak OndareBideak plataforman eskuragarri egongo dira: argazkiak, artikuluak, kantak, partiturak, eskutitzak,... Hala ere, helmuga inguruko beste hornitzaile guztiak erakartzea izango da, sare kultural osatu, indartsu eta aberats bat sortzeko. 

OndareBideak guztion artean sortutako ibilbideak eskainiko ditu, guztiok ere gozatzeko. 

Proiektu ireki eta partehartzaileaFilosofia askearen garaian, ezinbestekoa da OndareBideak ere edukiak modu irekian eskaintzea. Eta are gehiago, edukiak ez ezik, Elhuyar eta IXAk garatutako teknologia guztiak ere software librean oinarrituko dira eta lizentzia libreekin banatuko dira, herritar eta erakunde guztien eskura jarriz. 

Erakundeak ez ezik, herritarrak ere protagonistak izango dira. Lehenengoek zabaldu ahal izango dituzten bilduma zein edukiez gain, herritarrek ere eduki berriak txertatzeko aukera izango dute, erakusketa digitalak burutzeko ahalmena, eta beste herritarrek prestatutako erakusketak bisitatu eta haien gainean iritzia emateko aukera. 

OndareBideak. Guztion artean sortutako museo birtuala! Guztiok euskal ondareaz gozatzeko gunea! 

Partager:
Facebook Twitter Whatsapp