ENE

2011. Madrilgo Euskal Etxea. Madrid, España.

2011. Madrilgo Euskal Etxea. Madrid, España.

Madrilgo Euskal Etxeak, irabazi-asmorik gabeko elkartea izanik, 1979. urtean sortu zen, Gerra Zibilaren aurretik existitu zenaren oinordeko eta jarraitzaile bezala. Madrilen bizi diren euskaldunen elkargunea eta ekintza sozio-kulturalen bateragunea izanda, 1932tik aurrera Euskara klaseak ematen hasi ziren.

Egun, Madrilgo Euskal Etxean, euskara 6 maila desberdinetan irakasten dute eta 160 ikasleri eskolak ematen dizkieten 3 irakasle ditu. Halaber, euskarari baita euskal kulturari lotutako ekintza ugari antolatzen dituzte. Azpimarratzekoa da, euskal etxean duten liburutegia. Bertako bildumak euskal literaturaren erakusle diren 10.000 ale baino gehiago jasotzen baititu.

Horrez gain, mintza-taldeak antolatzen dituzte eta ,asteburuetan, haurrei zuzendutako jarduerak burutzen dituzte ere. Azpimarratzekoa da era berean, euskal etxean duten liburutegiaren bildumak euskal literaturaren erakusle diren 10.000 ale baino gehiago jasotzen dituenak.

Aldi berean, euskararen sustapena bultzatzeko beste hainbat ekintza burutzen dituzte: hitzaldi zikloak, liburu aurkezpenak, poesia errezitaldiak, dokumental eta pelikulen emanaldiak, antzezlanak, literatura-lehiaketak, bertso-emanaldiak eta kantaldiak besteak beste.

Azkenik, Euskararen Nazioarteko Egunari lotuta ere, Eusko Ikaskuntzak aspalditik martxan jarritako lehiaketan Kukuxumusurekin elkarlanean ateratako kamiseten irabazleen izenak ikusgai daude www.eusko-ikaskuntza.org/ene web orrialdean.

EUSKO IKASKUNTZAK EUSKARAREN NAZIOARTEKO EGUNERAKO PLAZARATUTAKO ADIERAZPENA

Baionan izan zen, 1948. urtean. Eusko Ikaskuntzaren VII. Kongresuak eskainitako emaitzen artean egitasmo bat nabarmendu zen: euskal hizkuntzaren unibertsaltasunaren aldarrikapena. Urteak joan dira, baina gaur egun oraindik ere tinko eusten diogu Euskal Herriaren maitalez osaturiko gizatalde aitzindari horrek Xabier deunaren egunerako jarritako enkarguari.

Helburu horren gaurkotasunak, oraindik eutsi behar izateak, bere jatorrian zeukan zentzua berretsi egiten du. Askotan esan ohi da beste herri eta egoera batetan gure hizkuntza balio izugarriko altxorra izango litzatekeela edonoren ikuspegitik. Iraganari begiratuz gero egin daitekeen irakurketa, ordea, oso bestelakoa da.

Beraz, 1948. urtetik ezkero ibilitako bideak, eta batez ere jazotako gertaerek eta pairatutako egoerek, ez dute duda izpirik uzten: bidea gogorra izan da, oso. Baina era berean, agerian gelditu da euskaldunok gure hizkuntzarekin daukagun lotura, berarekiko maitasuna eta konpromisoa. Eta horrek itxaropena piztu egiten du, izandako arazo eta oztopo guztien gainetik Euskararen egoera hobetzeko gogoa gailendu delako.

Euskara bizirik mantentzeko grinak bere suspertzea ekarri du, orain arte egindako lan handiaren bitartez. Ikuspegi honetatik erabilera eta zabalkuntza izan dira, dudarik gabe, gakoak, hauen eskutik hizkuntzaren aberastea ere iritsi delarik. Baina Euskara ez da euskaldunen arteko komunikabiderako tresna soila, eta are gutxiago izaki erromantiko edo erlikia bat, nahiz eta sarritan honela begiratua izan den. Euskara euskalduntasuna bere osotasunean bizi eta sentitu ahal izateko bidea da, bide bakarra. Hortaz, ate bat zeharkatzea ezinbestekoa da, hau norberak eta bere borondate soilez hartu beharreko erabakia izanik. Eta horretarako hizkuntza bat ikasi nahi izatea, edo halabeharrez ikasi behar izatea, ez dira nahikoa.

Euskarak berezko balioa daukala aintzat hartu ezean, beste inongo helburu edo aurreiritzirik gabe, nekez iritsi daiteke honaino. Horregatik, agian, beste urrats bat emateko unea iritsi da dagoeneko luzea bilakatu den bide honetan. Euskal gizarteak azken hilabeteotan hasi duen aro berriak aukera paregabea ekar dezakeenaren konbentzimenduz ekiten diogu aurten ere egun honen ospatzeari.