ENE

2012. Union Vasca Elkartea. Bahia Blanca, Argentina.

2012. Union Vasca Elkartea. Bahia Blanca, Argentina.

2013ko otsailaren 1ean, Donostiako Miramar Jauregian 2012ko ENE SARIA emateko ekitaldia egin dugu. Sari honen bidez, Eusko Ikaskuntzak urtero kanpoko erakundeak goraipatzen ditu euskara sustatzen eta euskal kultura hedatzen egindako lanagatik.

Joan den abenduaren 3an jakinarazi zenez, Euskararen Nazioarteko Egunaren kariaz, Argentinako UNION VASCA DE BAHIA BLANCA izan da 2012ko ENE SARIAz ohoraturiko erakundea. Miren Josu Uriarte elkartearen ordezkariak jaso du Nestor Basterretxea artistak diseinaturiko anagramaren eskultura erreprodukzioa Ana Isabel Ugalde, Eusko Ikaskuntzaren Kanporako Lehendakariordearen eskutik. 

Duela 114 urte sortua izanik, BAHIA BLANCAko UNIÓN VASCAk gaur egun 600 kide inguru ditu eta jarduera programa ugaria garatzen du, haren bidez euskal komunitatearen beraren esparrua gainditzen duela. Union Vascak euskara sustatzeko gauzatzen duen lanak hainbat mailatako irakaspenak biltzen ditu, “euskaraz bizitzeko” hainbat jarduera paralelorekin osatzen direnak (antzerkia, zinema, jokoak, argitalpenak, irratia, jaiak…). Haren abesbatza, Lagun Artean, portu hiri handi horretako zaharrena da. Azkenik, Argentinako euskal komunitateen artean adiskidetsu aritzeko egindako lana nabarmendu beharra dago, hartarako topaketak eta bestelako ekimenak antolatuz.