Demokratizazio prozesuaren gakoak Europan eta Euskal Herrian

Europa eta, era berean, Espainiako estatua eta Euskal Herria, aldaketa giroan murgilduta daude eta edonon sumatzen den legitimitate-krisi egoerari aurre egite aldera, demokrazia eraberritzearen inguruko hausnarketa zabaldu beharra nabarmendu da. Brexit-aren kudeaketan, Kataluniako prozesu politikoan, EAEn abian dagoen Autogobernua berritzeko saiakeran eta Iparraldean –bai jada horien errebindikazio taulan, bai eta Elkargoaren balizko bilakaeran–, galdegai argi batzuk mahai gaineratu dira:

Nola uztartu daitezke herritarron zuzeneko erabakia, erakunde ordezkatzailen ardura eta guztion arteko deliberazioa?

Zeintzuk dira zuzeneko demokraziak bete behar dituen baldintzak erabakien legitimitatea eta eraginkortasuna uztartzeko?

Ordezkaritza arrunta nahikoa ez den honetan, zeintzuk dira herritarren borondatea sistemaratzeko tresna egokienak? Eta tresna horien egikaritza, nolakoa izan beharko litzateke?

Domaines thématiques
Structure socio-politique
Catégorie
Recherche
État
Terminé
Período
2019-01-01-2020-12-31

Helburuak

  1. Zuzeneko demokrazia eta tresna deliberatzaileen inguruko hausnarketarako elkargune akademikoa sortu, euskal akademiaren baitan, eta herbesteko beste eragile akademikoekin elkarlanean.
  2. Europa mailan gai honen inguruan egiten ari diren lanak ezagutu eta partekatu.
  3. Herritarren demokraziarenganako grina suspertu, akademia eta gizarte zibilaren arteko uztardurak sendotuz.
  4. Euskal erakundeen esku jarri ekimen akademikoetan landutako ekarpen teoriko-praktikoak.

Ekintzak eta atazak

  1. Bilgune akademikoaren definiziorako ikuskera desberdineko talde motorraren sorrera.
  2. Euskal Akademiaren eta Estatuko akademiaren bilgune izango diren mintegi teorikoak. Udaberria/uda 2019.
  3. Nazioarteko Jardunaldiak. Europako, estatuko eta Euskal Herriko adituak bilduko dituena. 2020ko lehenengo hiruhilabetean.
  4. Jardunaldietan aurkeztutako ekarpenekin osatuko den argitarapena (2020).
  5. Euskal erakundeen demokratizazio prozesu desberdinekin lotura iraunkorrak, aholkularitza gisa.

GESTORA DEL PROYECTO: 

Beatriz AKIZU AIZPIRI