Identité(s) basque(s) au xxie siècle : objectif 2050

Les éléments ancrés dans un pays et les projets à l'origine des relations sociales ont joué, dans le passé, et jouent toujours un rôle crucial dans la construction de ses signes d'identité. Dans le cas de l'identité basque, il existe des éléments identitaires qui ont été traditionnellement maintenus avec, en même temps, de nouveaux éléments identitaires sont créés et internalisés. Dans la société plurielle et moderne où nous vivons, confrontés à des tendances globales accentuées et/ou émergentes, nous devons nous interroger sur l'avenir de l'identité basque.

Que signifiera « être Basque » à l'avenir ? La relation entre différentes identités est-elle créatrice d'une nouvelle identité ? Où puisons-nous pour construire aujourd'hui notre identité ? Comment nous définissons-nous et qu'est-ce qui nous définit ? Quels sont les éléments qui nous unissent ? Sur quelles valeurs souhaitons-nous construire l'identité collective du futur ?

Domaines thématiques
Imaginer l'avenir
Catégorie
Réflexion
État
En cours
Período
2022-03-01-2024-06-30

 

Aurkezpena

Abagune historiko batzuk beste batzuk baino erabakigarriagoak izaten dira gizarteen bilakaeran historikoan eta, bereziki, garrantzitsuak izaten dira nortasuna zalantzan jartzen edo/eta aldatzen hasten diren uneak. Izan ere, egoera horietan, nolabaiteko egonezina eta etorkizunari buruzko kezka sortzen dira gizarte horretako kideen artean. Globalizazio prozesuak indartu egin du herri-identitateari buruzko ardura munduan zehar, eta, ondorioz, ugaritu egin dira herri-nortasunari buruzko gogoeta eta ikerketak.

Euskal nortasuna eta kultura aztertu dituzten orain arteko ikerketek, gaiaren konplexutasuna agerian utzi dute; izan ere, euskal lurraldeetako herritar gehienek euskal nortasunarekin identifikatzen badira ere, denek ez dute nortasun berdina lurralde guztietan. Eta euskal nortasuna eraikitzen dituzten elementuei erreparatzen badiegu, hauek ere aldatzen ari direla ikusiko dugu, eta aldaketa horiek bereziki gazteen artean hautematen direla, non nortasunaren ideia askoz ere heterodoxoagoa eta malguagoa den.

Proiektu honek, XXI. mendeko euskal herritarren nortasun kolektiboaren eraikuntzaren inguruan eztabaidarako eta hausnarketarako gunea eskaini nahi du. Euskal gizartearen nahiak eta gizarteak baloratzen dituen elementuak ezagutaraziz, euskara eta euskal kultura oinarri izaten jarraituko duen gizarte justuago, kohesionatuago eta gizatiarrago bat eraikitzen lagunduz.

Helburuak

Helburu orokorrak

XXI. mendeko Euskal Autonomi Erkidegoko, Nafarroako Foru Komunitateko eta Ipar Euskal Herriko herritarren nortasun plural, kohesionatzaile eta integratzaile berrituaren eraikuntzarako oinarriak proposatu.

Helburu espezifikoak

  • Euskal nortasun-elementuei eta izaerari buruzko diskurtsoak ezagutzea.
  • Euskal nortasuna bultzatzen, sortzen edo indartzen duten egungo eragileen identifikazioa.
  • Euskal nortasunaren aldaketa aztertzea.
  • Euskal nortasunak etorkizunera begira dituen erronkak ezagutzea.

Metodologia

Euskal nortasunaren inguruko diskurtsoak aztertzeko eta etorkizunera begira baliagarriak diren ondorioak ateratzeko nagusiki, oinarritutako teoria edo grounded theory ikerketa metodoan oinarritu gara.

Ikerketa gidatu duten hipotesiak zein ikerketarako erabili diren prozedurak ez dira aldez aurretik sortutako teoria batetik atera, bildutako datuetatik baizik; hau da, informazioa metodo induktiboaren bidez lortzen dugu. Biltzen den informazioa etengabe kontrastatzen dugu datu berriak bilduz eta daukagun informazioa osatuz, hipotesi berriak ateraz eta dauden hutsuneak betez.

Ikerketarako erabili den informazioaren bilketa eta azterketa aldi berean burutzen ari gara. Hots, datuak biltzen goazen heinean, hipotesi berriak formulatzen ditugu eta bildutako datuen artean informazio hutsuneak non dauden ikusten dugu. Hipotesi eta hutsune horiek datu berriak biltzera eta aurretik lortutako informazioa kontrastatzera bultzatzen gaituzte.

Euskal nortasuna bizitzeko modu desberdinak ezagutzeko, herritarrei galdetzen ari gara. Informatzaileak jatorri, adin, genero, ikuspuntu, ezagutza… desberdineko herritarrak dira. Informatzaileen lagina datuak biltzen goazen heinean osatzen doa. Lagina ez dugu aldez aurretik zehaztu eta osatu, baizik eta etengabe osatzen doa ikerketa aurrera doan heinean.

Errealitatea ikusgune desberdinetatik aztertzeko helburuarekin, informazioaren bilketa teknika desberdinak erabiliz egiten ari gara. Ikerketaren lehen fasean herritarren ahotsa jasotzeko narrazioen eduki azterketa eta sakoneko elkarrizketak egin dugu; eta ekintza hauetatik ateratako baieztapenak, bigarren fasean kontrastatu eta osatu ditugu gazteekin egindako hausnarketa taldeetan eta herritarrekin egindako mintegi irekietan.

Aipatutako teknika hauen bitartez barrura begira jarri gara, hau da, herritarren diskurtsoak jasotzean zer esaten duten jaso dugu. Baina ere garrantzitsua deritzogu, euskal nortasuna nola agertzen den aztertzea, eta horretarako zuzenean galdetu ordez, elkarte, enpresa eta erakundeek euren web orrietan euskal nortasuna nola agertzen den aztertu dugu.

Faseak

Euskal nortasuna(k) XXI. mendera begira: 2050 helburu ikerketa-proiektua, 2022-2024 bitartean burutuko dena, hiru faseetan lantzea aurreikusita dugu, fase bakoitzak bere helburu zehatzak izanik. Lehen fasean (1), gaiaren inguruan antzeman daitezkeen joerak identifikatu eta aztertu dira; bigarrenean (2), gaiaren ezagutzan sakontzeaz gain, etorkizunerako proposamenak egitea bilatu da; eta azken eta hirugarren fasean (3), jasotako proposamenen kontrastea egitea espero da.

  • 1. fasea: Informazio biltze-fasea (2022ko martxoa-abendua): EAEn, Nafarroan eta Ipar Euskal Herrian euskal nortasuna nola bizi den aztertu dugu, hainbat pertsonei narrazioak eskatuta eta sakoneko elkarrizketak eginda. Horrez gain, 76 web orri ere aztertu ditugu.
  • 2. Fasea: Ikerketa, osaketa eta kontraste fasea (2023ko urtarrila-azaroa): biltze-fasean lortutako informazioa ikertu, osatu eta kontrastatu dugu: delphi bat egin dugu narrazioak bidali zizkiguten pertsonekin, sakoneko elkarrizketa berriak egin ditugu, baita lau eztabaida talde ere 17 eta 25 urte bitarteko gazteekin. Fase honen bukaeran, informazioa kontrastatzeko eta etorkizuneko proposamenak lantzeko bi mintegi antolatu ditugu euskal nortasunaren gaiaren inguruan adituak diren edo/eta interesa dutenekin.
  • 3. Fasea: Ikerketa-proiektuaren emaitzen kontrasterako fasea (2023ko abendua - 2024ko maiatza): aurreko fasean landutako etorkizuneko proposamenak kontrastatzeko lau pauso emango ditugu: bigarren delphi bat egingo dugu prozesuan zehar parte hartu duten herritar guztiekin; eztabaida talde berriak egingo ditugu gazteekin lurraldeetan, diasporan bizi direnen iritzia jasoko dugu eta landutako proposamenak nortasun gaietan adituak direnekin ere kontrastatuko dugu.

Ikerketa-proiektuaren emaitzak Eusko Ikaskuntzaren XIX. Kongresuan agertuko ditugu. Kongresu hau 2024ko urriaren 2-tik 4-ra ospatuko da.

teknikak

Informazioaren bilketarako erabilitako teknikak:

  • Narrazioen eduki azterketa: era desberdineko harremanak dituzten pertsonei (jatorri geografiko, hizkuntza, genero eta adin desberdineko pertsonei), euskal identitatearen inguruan, modu irekian, 3.000 karaktereko narrazioa egiteko eskatu diegu, euskal nortasunari buruzko gizarte errepresentazioak ezagutzeko. Narrazio hauek guztiak eduki azterketa teknikaren bidez aztertu ditugu.
  • Delphia, narrazioetatik lortutako informazioarekin: narrazioetan bildutako informazioarekin emaitzen laburpen bat prestatu ostean, narrazioak idatzi zituztenei bidali diegu, zerbait gaineratu, zehaztu edo kendu nahi duten esanez. Horrekin bi helburu izan ditugu: batetik, emandako informazioa narratzaileei bueltatzea; eta bestetik, atera ziren emaitzak kontrastatzea eta osatzea.
  • Web orrien eduki azterketa: EAEn, Nafarroan, Ipar Euskal Herrian eta diasporan kokatuta dauden 76 web orriko azterketa egin dugu. Web orrietan esaldien, ikurren, argazkien, esaldien eta mapen eduki azterketa burutu dugu. Elkarte, enpresa eta erakundeei, euskal nortasunari buruzko iritzia, ezagutza edo/eta harremana zuzenean galdetu ordez, euren web orrietan euskal nortasuna nola agertzen den aztertu dugu. Hots, zer esaten duten aztertu ordez, zer egiten duten ikusi dugu.
  • Sakoneko elkarrizketak: perfil eta izaera desberdineko pertsonak elkarrizketatu ditugu: nortasun gaietan adituak eta arituak direnak (antropologian, hezkuntza, komunikazioan, politikan edo soziologian adituak), euskal nortasunari buruzko gaietan erreferenteak direnak (euskalgintzan aktibistak direnak), euskal nortasuna ahalbidetzen, sortzen, gordetzen edo aldatzen duten esparruetan lanean ari direnak edo hauekin harremanetan daudenak. Ahots hauen identifikaziorako ere kontuan izan dugu: generoa, jatorri geografikoa eta adina.
  • Gazteekin eztabaida taldeak udalerrietan: Gazteen ahotsa jasotzeko, 17 eta 25 urte bitarteko gazteekin lau eztabaida talde egin ditugu: Baionan, Leioan, Idiazabalen eta Gasteizen. Nafarroan bostgarren eztabaida talde bat egingo dugu.

 

 
Araba (Gasteiz), 2023.06.07.   Bizkaia (Leioa), 2023.06.29.
 
Gipuzkoa (Idiazabal), 2023.07.12.   Ipar Euskal Herria. 2023.09.06.

 

  • Kontraste saioak (mintegiak eta kongresuak): 2023ko uztailaren 6an, Euskal Soziologia Kongresuan lehen emaitzak kontrastatu genituen. 2023ko irailaren 28an, ikerketaren lehen emaitzak aurkeztu genituen, on-lineko saio baten bidez. 2023ko urriaren 27an, proposamenen inguruko mintegi irekia antolatu genuen Donostian. Mintegi hartan, proiektuaren eta lehen emaitzen aurkezpena egin genuen, eta hiru eztabaida talderen bidez etorkizuneko proposamen, estrategia, ekintza edo bide-orriaren lanketa egin genuen.
 

 

Gizarte ikerketarako teknika hauek guztiak aplikatu ostean jaso dugun informazioak osatzen du gure datuen bilduma. 2024ean zehar datuen bilduma hori kontrastatu egingo dugu faseak atalean aipatutako ekintzen bitartez.

lantaldea

Zuzendari Zientifikoa: Patxi Juaristi Larrinaga. Irakasle titularra Gizarte eta Komunikazio Zientzien Fakultateko Politika eta Administrazio Zientzia Sailean (UPV/EHU).

Talde Eragilea:

  • Igor Ahedo Gurrutxaga. Zientzia Politiko eta Administrazio Saileko irakasle agregatua (UPV/EHU).
  • Elena Casiriain Iturriria. EHUko Balioen filosofia eta gizarte antropologia saileko eta Toulouseko Université Jean Jaurés doktorandoa.
  • Jone Goirigolzarri Garaizar. Deustuko Unibertsitateko Gizarte eta Giza Zientzien Fakultateko irakaslea da eta unibertsitate bereko Gizarte Balioen ikertaldeko kidea.
  • Carmen Innerarity Grau. Nafarroako Unibertsitate Publikoko Soziologia Sailean irakaslea.
  • J. Inazio Marko Jaunikorena. UPV/EHUko irakasle agregatua Hezkuntza, Filosofia eta Antropologia fakultateko Hezkuntza Zientziak sailean.
  • Izaskun Rekarte Bengoetxea. EHUko Balioen filosofia eta gizarte antropologia saileko doktorandoa.
  • Iñaki Zaldua Calleja. EHUko Soziologia eta Gizarte Lagintza saileko doktorandoa.

artikuluak

Euskonews aldizkarian:

Solasaldiak

   
Jone Goirigolzarri Garaizar / Edurne Azkarate    
     

Podcast

  Euskal nortasuna(k) XXI. mendera begira
Patxi Juaristi / Izaskun Rekarte / Iñaki Zaldua
Amarauna. Euskadi Irratia
2023.11.25
 
  Identidad(es) vasca(s) en el siglo XXI
Patxi Juaristi
La galería. Radio Euskadi
2022.06.25
 
  Euskal nortasuna(k) XXI. mendera begira: 2050 helburu
Patxi Juaristi eta Iban Larrandaburu
Amarauna. Euskadi Irratia
2022.05.08
 
 

laguntzaileak

                            
 

PROIEKTU KUDEATZAILEA: 

Josune ETXANIZ BARRIO

 


Garapen Iraunkorreko Helburuekin bat datorren proiektua:
 

        Hizkuntza eta kultur aniztasuna