Basque songbook
- Original title
- NI NAIZ GANBELU ZAHARRA
- Standardized text
- NI NAIZ GANBELU ZAHARRA
- Songbook
- Oiartzungo kantutegia bertako herri memoriatik
- Publication year
- 1999
- Editorial
- OIARTZUNGO UDALA. KULTURA BATZORDEA (MUGARRI)
- Publication place
- DONOSTIA
- Compilation place
- OIARTZUN
- Compiler
- LEKUONA, JUAN MARI
Original text
1.Ni naiz ganbelu zaharramaite dut nere bizia
mila esaldiz hautsia,
zer-nolaren hotzikara.
Bizi senaren galdara
jaso nuen oparia.
Bihotz taupaden neurria
ixurtxen zait begitara.
Irudimen nabaria
jaiotzen zait bizitzara.
Noizbait egin dut algara
dastatuz mundu berria.
2.Hemen behar nuen ausart,
beste guziak bezala.
Ez dut irudi apala,
albokoen grina dakart.
Behar nuke egin zirt-zart,
har askatasun zabala,
hautsi legeen itzala
errespetatuaz alkar.
Zorionaren mantala
bihotz aterpean damart.
Murmurio hautsa mar-mar
maitasunaren ezpala.
3.Bat dut nere bihotzean
egin behar denerako.
Hartu ditut kanturako
mila ordu magalean.
Testigutza bortitzean
zerbait utzi gerorako,
nahiz ez dudan ez altxako
oihartzunik ohianean.
Ez dut nahi azkenerako
uzterik nere aurrean,
negar malkorik airean
gau ilunabarrerako."