Auñamendi Entziklopedia berritu da

Argitalpenak

2017/07/03

Auñamendi Entziklopedia berritu da

Euskal kultura eta gizartearen entziklopediarik handienak, 120.000 artikulu eta 67.000 irudi baino gehiagorekin, webgune eta diseinu berria estreinatzen du.

Hemendik aurrera Eusko Ikaskuntzaren webgunean egongo da: http://aunamendi.eusko-ikaskuntza.eus

Auñamendi Entziklopedia euskal kultura eta gizartearen inguruko lanik osatuena da egun. 1969an argitaratzen hasi zen Auñamendi editorialak bultzatuta. 1996tik geroztik, Eusko Ikaskuntzak gain hartu zuen haren digitalizazio, katalogazioa eta saretze lanak, obra monumental, bakar eta errepikaezin horren gizarteratze helburuarekin. Orduz geroztik, eguneratze eta sakontze lan jarraian murgilduta dago. Egun, 67.000 irudi eta 120.000 artikulu baino gehiago eskaintzen ditu dohainik sarean.

Auñemendi EntziklopediaGaur, Auñamendi Entziklopediak aurrerapauso berri bat eman du, diseinu berria eta prestazio hobeak eskainiz, aberastuz. Orain dela 50 urte ibilbidea hasi zuenetik gidatu zituen kalitate-irizpideei jarraikiz, diseinu berriak erraztasuna eta gardentasunaren aldeko apustua egiten du, testuei eta multimedia baliabideei garrantzia emanez.

Burututako zenbait hobekuntzen artean, bilaketa prediktiboko sistema nabarmentzen da, erabiltzaileek behar dituzten emaitzak azkar eta eraginkorki eskura ditzaten. Ezarri diren iragazkiek, berriz, bilaketa-aukera gaiaren, generoaren, hizkuntzaren, egilearen… arabera doitu daitezke webgune berrian.

Artea, hezkuntza, emakumezkoak edo euskal antropologia bezalako gaietan erraz sakontzeko xedez, ‘Nabarmenduak’ atala egokitu da eduki klasifikatuak jasotzen dituena. Aberasten joango den atala izango da, gaien kalitatezko eta interes biziko sintesiak eskainiz.

Egileak, Entziklopediaren oinarri

Auñamendi Entziklopediaren edukien atzean, gai desberdinetan espezialista diren multzo handi bat dago. Eurek bermatzen dute kalitate maila eta zorroztasun zientifikoa mamiari. Ezagutzeko, webgune berrian egileen zerrenda oso bat dago, euren argazkia, biografia laburra eta entziklopediaren artikulu bakoitzaren egile nor den zehazten duenak.

Etengabeko ‘Feed-back’

Auñamendi proiektu bizia da, etengabeko hazkuntza eta hobekuntzan sartuta dagoena. Haren erabiltzaile eta kolaboratzaileenagan gerturatu eta solasaldia sortu nahi duen proiektua. Hori da, hain zuzen, web berri honen beste helburuetariko bat. Entziklopediaren lantaldeak kalitateko edukiak eskaintzeko dago eta, jaso egiten ditu erabiltzaileak egin ditzaketen ekarpenak hobetze eta osatze aldera. Horiek guztiak bideratzeko, artikulu bakoitzean ‘Ekarpenak Egin’ aukera ematen da, harremanetarako bidea emanez. Jasotako ekarpen guztiak Eusko Ikaskuntzaren adituek aztertu eta kontrastatuko dituzte abian jarri aurretik.

Auñamendi proiektu irekia da, gizarteari zuzenduta eta horrenbeste zaindu, elikatu eta zabaldu behar dugun gure herriko, historia eta kulturaren erreferentzia baliabide behar-beharrezkoa da. Helburu eta ilusio horrekin Eusko Ikaskuntzak heltzen dio proiektuari; erakargarria, interesantea eta kalitatezko Euskal Entziklopedia bat denon eskura jartzeko asmoz.

Partekatu
Facebook Twitter Whatsapp