Lan eskaintza: Proiektu arduraduna

Berri korporatiboak

2025/02/28

Lan eskaintza: Proiektu arduraduna

Eusko Ikaskuntzak proiektu arduraduna bilatzen du bere lantaldea osatzeko. Hautagaitzak martxoaren 21 arte jasoko dira.

Bete beharreko funtzioak ondorengoak izango dira:

Proiektuak diseinatu, gauzatu eta hedatu, batzuetan proiektu arduradun gisa eta beste batzuetan proiektuko kide modura.


Eskatutako profilaren ezaugarriak:

  • Giza Zientzietan lizentziatua edo Giza Zientzietan eskarmentua duten pertsonak.
  • Ikerketan eskarmentua izatea. Doktoretza tesia bukatzear edo bukatuta izatea baloratuko da.
  • Esperientzia gizarte-berrikuntzako proiektuen kudeaketan.
  • Ikerketa metodologia kuantitatibo zein kualitatiboak ezagutzea.
  • Esperientzia erakundeen arteko ezagutzaren ekosistemako eragileekin lankidetzak sustatzen.
  • Hizkuntza ezagutza: euskara, gaztelania eta frantsesa. Ingelesa baloratuko da
  • Komunikatzeko gaitasun ona.
  • Ikuspegi estrategikoa
  • Emaitzetarako orientazioa.
  • Taldearen gidaritza, garapena eta kudeaketa.
  • Sormena eta berrikuntzarako orientazioa.

Izena emateko

Kurrikuluma bidali helbide honetara: arantza.cuesta@eusko-ikaskuntza.eus 2025eko martxoaren 21a baino lehen.

Partekatu
Facebook Twitter Whatsapp