Sopela, 1890-1936: aurkezpena

Argitalpenak

2026/02/27

Sopela, 1890-1936: aurkezpena

Liburu batek Berrezarkuntzaren eta Bigarren Errepublikaren amaiera arteko Bizkaiko udalerriaren historia jasotzen du.

Otsailaren 27an, arratsaldeko 19:00etan, Sopelako Udaletxean Sopela (1890-1936): Errestaurazioa, Primo de Riveraren Diktadura eta Bigarren Errepublika = Sopela (1890-1936): la Restauración, la Dictadura de Primo de Rivera y la Segunda República liburuaren aurkezpena izango da.

Ekitaldian parte hartuko dute Koldo Somokueto egile eta bazkideak; ikerketaren zuzendariak, Ludger Mees EHUko katedradun eta Eusko Ikaskuntzako bazkideak; Unai del Burgo herriko jarduneko alkateak; Josune Etxaniz Eusko Ikaskuntzako ordezkariak; eta Mikel Begoña sopeloztarrak.

Udalerriko Memoria Demokratikoa berreskuratzeko, ezagutarazteko eta kontserbatzeko helburuarekin, 2020an Sopelako Udalak 1890 eta 1950 arteko tokiko historiaren azterketa bultzatu zuen, Berrezarkuntzari, Primo de Riveraren Diktadurari, Bigarren Errepublikari, Gerra Zibilari eta Lehen Frankismoari zegokion aldia. Ikerketan informazio asko lortu denez, bi liburukitan jasotzen da.

Lehenak, orain aurkeztekoa, Elizatearen bilakaera hartzen du, 1890 eta 1936 artean, Sopelaren ia mende erdiko historia, gaur egun arte sakon aztertu ez dena: Berrezarkuntzaren aldiaren zatirik handiena (1890-1923), Primo de Riveraren Diktadura (1923-1930) eta Bigarren Errepublika (1931-1936). Bilakaera politikoa eta alderdiek herrian izan duten ezarpena aztertzeaz gain, beste alderdi garrantzitsu batzuk ere jorratzen ditu ikerketak, hala nola gatazka soziala, euskararen egoera edota Sopela udako helmuga turistiko gisa finkatzeko prozesua.

Liburua, euskaraz eta gaztelaniaz, Eusko Ikaskuntzak argitaratu du, Lankidetzan bildumaren 69. zenbakian, eta doan eskuragarri dago hemen. Halaber, Sopelako Udalak ale batzuk jarriko ditu salgai Udalean bertan, Kurtzio Kultur Etxean eta Turismo Bulegoan. Bestetik, liburua Sopelako Udal Liburutegian ere erabilgarri egongo da.

Bigarren liburukia, Gerra Zibilari eta Lehen Frankismoari (1936-1950) dagokiona, 2026ean zehar argitaratuko da bilduma berean. Lan hau guztia, 2024. urtean, Sopelako Udalak eta Eusko Ikaskuntzak 1890-1979 bitarteko Memoria historikoa eta demokratikoa berreskuratzeko sinatu zuten lankidetza-esparruaren barruan kokatzen da. Momentu honetan, eta aurreko lanari jarraipena emanez, Koldo Somokueto historialaria 1948tik 1979ra arteko epealdia ikertzen ari da, Frankismo osoa eta Trantsizioa barne hartzen dituena. 

Partekatu
Facebook Twitter Whatsapp