“La nueva Gipuzkoa en los tiempos de Elcano” hitzaldia eskaini zuen Susana Truchuelo bazkide eta historialariak Donostiako San Telmo Museoan, martxoaren 5ean.
Kantabriako Unibertsitateko Historia Modernoko titularrak nabigatzaile handien mendean Gipuzkoak osatzen zuen hiri mosaiko konplexua deskribatu zuen.
San Telmo Museoak Juan Sebastian Elkano getariarrak egindako munduaren lehen birari buruzko zenbait ekitaldi antolatu ditu 2018tik, 500. urteurrenaren bezperan, gizartearen transformaziorako zer suposatu zuen aztertuz.