Euskal kantutegia
- Berezko izenburua
- BELERENGO URIAN
- Testu normalizatua
- BELENGO HIRIAN
- Kantutegia
- Cancionero Popular Vasco
- Argitalpenaren urtea
- 1922
- Argitaletxea
- BOILEAU
- Argitalpen tokia
- BARCELONA
- Jasotako tokia
- GERNIKA-LUMO
- Biltzailea
- AZKUE, RESURRECCION MARIA DE
BEREZKO TESTUA
I.Belerengo urian gabon gabaren erdianBirjina Maria zeruan kontsolaziño aundian.
Bart Belenen da bai Belenen
jaio da Jesus Nazaren.
II.¡Jesus dibino! ¡Gauaren otza! Jausten da linetazia,
ordu bi orretan horrela bada, il da ganadu guztia.
Bart Belenen da bai Belenen
jaio da Jesus Nazaren.
III.Korraletako ardiak bere dantzan zebizen orduan
salbadorea jaio ta geugaz bizi da munduan.
Bart Belenen da bai Belenen
jaio da Jesus Nazaren.
IV.Nazareteko templuan dago dama eder bat yarririk,
izena bere Maria dau ta ondo graziaz beterik.
Bart Belenen da bai Belenen
jaio da Jesus Nazaren."