Agenda

Sariak
Manuel Lekuona Saria 2022: bozketa epea zabalik
- Ordutegia eta data:
- 2022/10/03 - 2022/10/09
- Tokia:
Urriaren 3tik 9ra arte eman daiteke botoa Manuel Lekuona 2022 Sarirako.
1983an sorkuntza, ikerketa, kultur sustapen edo gizarte garapen alorreko ibilbideak saritzeko sortu zen sari honetarako zenbait hautagaitza aurkeztu dira aurten. Hauek dira: Marisa Barrena (Historiagintza), Enkarni Genua (Antzerkia), Félix Ibarrondo Ugarte (Musikagintza), Luchy Mancisidor (Musikagintza) eta Ramón Zallo (Kultura).
Botoen kontaketen ponderazioa horrela egingo da:
- Eusko Ikaskuntzako bazkideak, %30
- Euskal Komunitate Globala, %10
- Epaimahai Instituzionala, %60 (Eusko Ikaskuntzako Lehendakaritza eta entitate erreferenteetako ordezkariek osatutakoa)
Erabakia urrian zehar jakinaraziko da.
![]() | ![]() | ![]() | ![]() | ![]() |
Marisa Barrena Historia | Enkarni Genua Antzerkia | Félix Ibarrondo Musika | Luchy Mancisidor Musika | Ramón Zallo Kultura |