Eusko Ikaskuntza - Laboral Kutxa Gazte Saria

Oinarriak

Sari honen helburua Humanitate, Kultura, Arteak eta Gizarte Zientzien alorretan lanean ari diren gazteen lanak (proiektuak, sorkuntza lanak, ikus-entzunezkoak…) saritzea da.

Parte-hartzaileak

Gazte banakoei edota taldeei zuzenduta dago. Hautagaiek, banakoa nahiz taldea, 35 urte baino gutxiago izan beharko dute.

Saria

6.000 euroko sari bakarra emango da.

Saritutako lana indarraldian dagoen urtean edo/eta hurrengoan gauzatu beharko da.

Saria jasotzeak aurkeztutako lana gauzatzeko betebeharra dakar berekin. Halaber, lana originala izan beharko da. Ezingo da erakunde batek babesten duen proiekturik aurkeztu.

Saritutako pertsona edo taldea, emate ekitaldian parte-hartzea ezinbesteko baldintza izango da saria jasotzeko.

Saritutako lanaren ekarpen nagusiak bilduko duen artikulu bat idatzi beharko da Revista Internacional de los Estudios Vascos, RIEVen (Eusko Ikaskuntzaren Nazioarteko Aldizkaria) argitaratzeari begira.

Epaimahaiak saria eman gabe utzi dezake, egoki iritziz gero.

Aurkeztu beharreko dokumentazioa

Aurkeztu beharreko dokumentazioa honako hau izango da:

  • Lanaren memoria: izenburua, laburpena, helburu zehatzen deskribapena, helburu orokorrak (bost orrialde gehienez). Baldintza hau betetzen ez dituzten hautagaiak ez dira onartuak izango.
  • Aurkezlearen Curriculum Vitae laburtua (inprimakia deskargatu). Taldearen kasuan, kide guztien CV. Taldean aurkeztu ezkero arduradun bat izendatu beharko da.
Curriculum Vitae laburtua Eusko Ikaskuntzaren webgunetik deskargatu daiteken ereduari egokitu beharko zaio derrigorrez. 

Dokumentazioa euskarri informatikoan info@eusko-ikaskuntza.eus helbidera bidali behar da. 

Epeak

Hautagaiak aurkezteko epea 2021eko martxoaren 28an amaitzen da. Epaimahaiaren erabakia 2021eko apirilean jakinaraziko da eta sari-ematea 2021eko udan gauzatuko da, baldin eta osasun egoerak ahalbidetzen badu.

Balorazio irizpideak

Epaimahaiak kontuan hartuko dituen irizpideak honako hauek izango dira:

  • Edukia sariarekin lerrokatuta egotea
  • Izaera berritzailea
  • Etorkizuneko proiekzioa
  • Gaurkotasuna
  • Euskararen erabilera 
  • Aurkeztutako lanak –ahal den neurrian– genero ikuspuntua eta hizkuntzaren erabilera ez sexista kontuan izatea

Epaimahaia

Epaimahaia Humanitate, Kultura, Arteak eta Gizarte Zientziak alorreko adituek osatuko dute.

Ustiapen eskubideak

Saritutako lanaren ustiapen eskubideak Eusko Ikaskuntzak eta LABORAL Kutxak izango dituzte. Horrek ez du esan nahi, sarituak espresuki eskatuta, bere erabilerarik ezingo duenik egin.

INFORMAZIOA

Eusko Ikaskuntza

Miramar Jauregia. Miraconcha, 48.
20007 Donostia.
Tel.: 943-310855
E-posta: info@eusko-ikaskuntza.eus 
Web orria: www.eusko-ikaskuntza.eus

Eusko Ikaskuntza - Laboral Kutxa Gazte Saria