Urteko galdera

Elvira González Aguado / Berritzegune Nagusiko zientzietako aholkularia

30/07/2021

Elvira González Aguado / Berritzegune Nagusiko zientzietako aholkularia

Hezkuntzaren gaiak alderdi poliedrikoa du, eragile askori eragiten diena. Mundu guztiak hitz egiten du Hezkuntzaz eta mundu guztiak jartzen du zalantzan Hezkuntza. Azken urteetan bizi izan ditugun krisien ondoren, aukera berriak proposatu nahi nituzke. XXI. mende honetan gizarteak planteatzen dituen erronkei erantzuteko, kalitate handiko hezkuntza-sistema inklusiboa behar da, bikaintasunerantz aurrera egingo duena, ekonomia-, teknologia- eta gizarte-aldaketek etorkizunean sortuko dituzten baldintzak beteko dituena eta Europako erreferentziazko helburuekin bat datorrena. Hau da, gure gizarteen funtzionamendurako balio komunak sustatuko dituena. Zentzu horretan, lehiakortasun iraunkorrerako, gizarte-ekitaterako eta erresilientziarako hezkuntza-eredu baterantz jo behar dugu.

Gure hezkuntza-sistemak hezkuntza, prestakuntza eta etengabeko ikaskuntza inklusibo eta kalitatezkoa izateko eskubidea bermatu behar du. Horretarako, sistemak pertsonei lanerako, garapen pertsonalerako eta herritartasunerako konpetentziak ematen dizkieten funtsezko gaitasunak landu behar ditu, egokitzen eta trantsizio ekologiko eta digital bikoitzean laguntzen baitiete, larrialdi-egoerei eta asaldura ekonomikoei aurre egiteko, hazkunde ekonomikoa eta gizarte-kohesioa ere babestuz.

Ezinbestean, Europar Batasunak bere ekonomia eta gizartea eraldatu beharko ditu, biak ala biak bide iraunkorragoetan kokatzeko. Ikastetxeak, prestakuntza-erakundeak eta unibertsitateak foro egokiak dira ikasleekin, ikasleen gurasoekin, enpresekin eta komunitateko gainerako kideekin hitz egiteko, trantsizio ekologikoaren arrakastarako beharrezkoak diren aldaketen inguruan.

Euskal jendarteak, ekoizpen-sistema berritzailean oinarritzen den gizartea izanik, STEAM hezkuntzarekin lotutako arloetan (ingelesez Zientzia, Teknologia, Ingeniaritza, Artea eta Matematika) ahalegina egin behar du. Eremu estrategikoa da berrikuntzaren arloan. STEAM gaitasunetan hezi behar da, eta kultura zientifikoaren behar gero eta handiagoaz jabetu, belaunaldi berriek etorkizuneko gizartean modu aktiboagoan parte hartu ahal izateko. Gizarte horretan, zientziekin lotutako ikasgaiek lehentasunezko zeregina izango dute enpleguarekin, lanbidearekin eta, jakina, eguneroko bizitzarekin lotutako alderdietan. STEAM esparru horretan, are garrantzi handiagoa hartzen du genero-berdintasunerako estrategia batek, tradizioz sexu bat edo bestea nagusi izan diren lanbideetan genero-oreka bermatzeko eta genero-estereotipoen gaiari heltzeko.

Gaitasun berriak beharko dira lan-merkatuan eta eboluzioan dagoen gizartean aurrera egiteko, bai eta susperraldia eta ekonomia ekologiko eta digitalerako bidezko trantsizio bikoitza kudeatzeko ere.

  • Alfabetatzea: alfabetizazioa indartzea, sozializazio-esparru desberdinetan gehiago ikasteko eta komunikatzeko oinarri gisa.
  • Hizkuntza-gaitasunak: hizkuntzen ezagutza hobetzea, gizarte multikultural eta digitalki konektatu baten erronkei aurre egin ahal izateko.
  • STEAM gaitasunak (Zientziak, Teknologia, Ingeniaritza, Arteak eta Matematika): arlo zientifiko-teknologikoko gaitasunak hobetzean zentratzea.
  • Gaitasun digitalak: teknologia digitalaren erabilera indartzea, kodifikazioa eta programazioa barne, baita segurtasuna eta herritarrekin lotutako alderdiak ere.
  • Gaitasun sozialak: bizitza sozialean parte hartzeko trebetasunak hobetzea.
  • Gaitasun zibikoak: parte-hartze demokratikoaren, Europako balioen, garapen iraunkorraren eta alfabetizazio mediatikoaren garrantzia azpimarratzea.
  • Ekintzailetza: jarduera ekintzaileak areagotzea, potentzial pertsonalak, sormena eta norberaren ekimena askatzeko.
  • Kulturarteko gaitasunak: kulturarteko trebetasunak eta ideiak testuinguru desberdinetan adierazteko gaitasuna areagotzea.

Hezkuntza-sistemak funtsezko gaitasunen eta gaitasun profesionalen konbinazio orekatua eskaini behar du, gaitasun teknikoak barne. Gaitasun horiek oinarri sendoak ematen dituzte erresilientziarako, etengabeko ikaskuntzarako, bizitza osoko enplegagarritasunerako, gizarteratzerako, herritartasun aktiborako eta garapen pertsonalerako.

Hezkuntza-sistema horrek, halaber, malgutasuna izan behar du ardatz, ikasleengan zentratutako programekin, aurrez aurreko ikaskuntzarako, ikaskuntza digitalerako edo hibridorako sarbidearekin, eta ikaskuntza ez-formalaren eta informalaren emaitzak aintzat hartzen dituen ibilbide malguak eta modularrak ahalbidetu behar ditu.

Amaitzeko, ebaluazioaren kultura sortzea ere finkatu beharreko alderdi garrantzitsua da, non emaitzak eta prozesuak ebaluatzen diren aldian-aldian, neurketak eginez. Barneko eta kanpoko ebaluazioa barne hartzen duen ebaluazio-metodologia bat garatzea, hobetzeko eta, horrela, euskal hezkuntza-sistemaren kalitatea ziurtatzeko.


Eusko Jaurlaritza

Partager:
Facebook Twitter Google Whatsapp

AUTRES RÉPONSES EN 2021