Basque songbook

Original title
BELERENGO URIAN
Standardized text
BELENGO HIRIAN
Songbook
Cancionero Popular Vasco
Publication year
1922
Editorial
BOILEAU
Publication place
BARCELONA
Compilation place
GERNIKA-LUMO
Compiler
AZKUE, RESURRECCION MARIA DE

Original text

I.Belerengo urian gabon gabaren erdian
Birjina Maria zeruan kontsolaziño aundian.
Bart Belenen da bai Belenen
jaio da Jesus Nazaren.

II.¡Jesus dibino! ¡Gauaren otza! Jausten da linetazia,
ordu bi orretan horrela bada, il da ganadu guztia.
Bart Belenen da bai Belenen
jaio da Jesus Nazaren.

III.Korraletako ardiak bere dantzan zebizen orduan
salbadorea jaio ta geugaz bizi da munduan.
Bart Belenen da bai Belenen
jaio da Jesus Nazaren.

IV.Nazareteko templuan dago dama eder bat yarririk,
izena bere Maria dau ta ondo graziaz beterik.
Bart Belenen da bai Belenen
jaio da Jesus Nazaren."