Basque songbook

Original title
SANTIBATEK ANDERE
Standardized text
SANTIBATEK ANDERE
Songbook
Cancionero Popular Vasco
Publication year
1922
Editorial
BOILEAU
Publication place
BARCELONA
Compilation place
EZCÁROZ - EZKAROZE
Compiler
AZKUE, RESURRECCION MARIA DE

Original text

I.Snatibatek andere, aurten bezela gero ere,
santibatek igortzen gaitu zingarketa gu ere.

II.Eztugu nahi urdea, ez eta ere erdia,
kostumako legeagatik liberaerdiko zatia,
liberaerdiko zatia edo gerrenaren betea.

III.Etxean eder gerrena, etxeko andere lerdena,
zure erhiko erhaztun hortaz eros nezake Bayona.

IV.Kaderan zaude yarririk, koloreñoak gorririk,
ene xingarraren emaitera yeiki bazinte hortik.

V.Eman duzu nobleki, konpaiñiak ere badaki,
Parabisuan sar zaitela zure familiarekin.

VI.Xoria dago pinpirinetan etxe huntako leioetan,
zazpi zezen ilen tuzte primu horren eztaietan,
zortzigarrena toleaturen konpaiñiaren ohoretan...

VIII.Goazin goazin hebentik, hemen eztiagu xingarrik,
etxe huntako gazitegian saguak humeak azten tik."