Basque songbook

Original title
ANDRE NOBIA
Standardized text
ANDRE EMAZTEGAIA
Songbook
Cancionero Vasco
Publication year
1994
Editorial
EUSKO IKASKUNTZA
Publication place
DONOSTIA
Compilation place
BAZTAN
Compiler
AITA DONOSTIA

Original text

1. Andre nobia, )
Ilhe horia, ) bis
Edekizazu ataria. )
Badakarragu bada
Juan Martin bizar haundia.
Ilhe horia:
Edekizazu ataria:
Badakarragu bada ) bis
Juan Martin bizar haundia.

2.-Hemen heldu naiz, )
Bainan beldur naiz, ) bis
Penak izain ote ditugun maiz.)
-Penetatik libratzia
Elitzake izain gaitz.
Bainan beldur naiz
Penak izain ote ditugun maiz.
Penetatik libratzia ) bis
Elitzeke izain gaitz.

3.-Nere maitia, )
Ez egon sustoz: ) bis
Biziko gera munduan gustoz. )
Palazio bat inen dugu
Zekalez edo lastoz.
Ez egon sustoz,
Biziko gera munduan gustoz.
Palazio bat inen dugu ) bis
Zekalez edo lastoz.

4.-Eskalerak,
Gaztain-abarrez;
Gaineko sala, iratze berdez;
Balkonak ere
Basa-lizarrez;
Tellatua berriz, belar idorrez.
Lan horien iteko
Karriko Baigorriko Piarres.
Gaztain-abarrez,
Tellatua berriz, belar idorrez.
Lan horien iteko ) bis
Karriko Baigorriko Piarres."