Basque songbook

Original title
ARNUAREN BENTAJA
Standardized text
ARDOAREN BENTAJA
Songbook
Cancionero Vasco
Publication year
1994
Editorial
EUSKO IKASKUNTZA
Publication place
DONOSTIA
Compilation place
ULTZAMA
Compiler
AITA DONOSTIA

Original text

1. Arnuaren bentaja nua kantatzera.
Pena aundiagorik munduan ote da?
Asi baño lenago iñor edatera,
Zenbat konbeni zaion, kontuak atera!

2. (Ez da filosoforik, ez teologorik
Ardoari neurria artuko dionik)
Gizon aundia ere ikusten ditut nik
Beren mozkorrak ezin disimulaturik.

3. Batian xutitu eta bestean (er)ori,
Nolapait etxera da gizon eder ori.
Gero maldizioka bere andreari,
Txapela kendutzeko tabernariari.

4.-Etzan zaite pakian, gizona, ofera (oera)
Egunaz zabaltziakin konpondiko gera.
Txapela pren'utzita etorri al zera?
Kreditu onen bat badegu sartzera.

5.-Preso sartu ninduten kupela batian.
Geroztik emen nago sei illabetian.
(Nik lagunduko zaitut amore on batian;
Begira, eztezen zuretzat kaltian)."