Basque songbook

Original title
DESKALABRATURIK NAGO
Standardized text
DESKALABRATURIK NAGO
Songbook
Cancionero Vasco
Publication year
1994
Editorial
EUSKO IKASKUNTZA
Publication place
DONOSTIA
Compilation place
SARA
Compiler
AITA DONOSTIA

Original text

1. Deskalabraturik nago munduko bizitzaz:
Kantuz esan biar dut zer moduz gabiltzan.
Dama eder batekin esposatu nintzan;
Geroztik egun on bat ez dezaket izan;
Neure begietara ona etorri zan!

2. Andre hori zabillan itxuran jarria,
Ederki jantzi eta liraña gerria;
Pausua delijente, kolore gorria;
Gezurraren gisako engañagarria,
Maiz busti beharra du bere eztarria.

3. Ardorik ere etzuen edan nahi lenago;
Ni engañatu arte zeguela nago.
Orain edan lezake ttantton bat balego...
Egunian arroba bat baño gehiago,
Aguarditia berriz ar'eta nahiago.

4. Untzi eta sukalderik ez digu garbitzen;
Atorraren xuritzen ez eta enpleatzen.
Tentazionea duenian ganaduen hiltzen,
Gauza deraukaño ez bada horditzen
Kaskoin horiek dira ......"