Basque songbook

Original title
GASKUÑARA BIDIA
Standardized text
GASKOINARA BIDEA
Songbook
Cancionero Vasco
Publication year
1994
Editorial
EUSKO IKASKUNTZA
Publication place
DONOSTIA
Compilation place
BAZTAN
Compiler
AITA DONOSTIA

Original text

1. Gaskuñara bidia aurten det ikasi.
Obe nuen sekulan ezpanu ikasi.
Gero pena pobriak an tugu ikusi,
Gaskuñian jendiak nola diren bizi.

2. O falaz zorigaiztuan joan giñan igesi,
Carlosen arma ura ez nairik ikusi.
Geren larruaîn gostuz ditugu ikasi
Gasna parten jateko txingurri bat aski

3. Gasna parte txarra, ta ustela xardiña;
Artarik ere ezkiñuen nai giñuen adiña.
Aurten guardatzen dugu bijilia fiña:
Aragien partetik libre dugu arima.

4. Allegatu giñenian leku arrotzetan,
Nabidade gabeko gaskoin zorrotzetan,
Gabak lanian pasa neguko otzetan,
Bizian etxiturik ogeita bortzetan.

5. Goizeko iruetan, asa, jaunak, alto:
Aurten aditzen diagu olakoa franko.
Aizkorak artu eta segitu biarko;
Gure jauna aintzinian beti dago pronto."