Basque songbook

Original title
HORRA GITZAGIZIE
Standardized text
HORRA GITZAGIZIE
Songbook
Cancionero Vasco
Publication year
1994
Editorial
EUSKO IKASKUNTZA
Publication place
DONOSTIA
Compilation place
Compiler

Original text

1. Horra gitzagizie egün Ziberuko bost danzari.
Gogo hunez jarraiki gira goiz izarraren galtuari.
Zien kontentarazteko nahi ginateke ari.
Gure ahala ttipia da, bena dena ziren zerbitzari.

2. Donibane hiri ederra, herri ederra Garazi.
Atharratzek Garaziri bihotzetikan goraintzi.
Ber odoleko oro girela ez dügu behar ahantzi.
Elgarganako amodioa ezin ginioke ützi.

3. Baniera dügu ekharri, ziena eta guria;
Kolorez eder eta garbi, gorria eta urria. (ürhia)
Hunek ez dü nahi beretü mündü bazter handia:
Zazpi izarrek zerratzen die Üskal-Herria.

4. Bat egiten ikusten ditik Donibane eta Uharte;
Aspaldian bagünian Ziberun herri horien entzüte.
Parisen ere indar handia horiek omen badüte.
Yauna, han balia zagusti menditar gaixuen alde."