Basque songbook

Original title
EZKONDU NINTZANEAN
Standardized text
EZKONDU NINTZENEAN
Songbook
Cancionero Popular Vasco
Publication year
1922
Editorial
BOILEAU
Publication place
BARCELONA
Compilation place
IMOTZ
Compiler
AZKUE, RESURRECCION MARIA DE

Original text

l.- Ezkondu nintzanean biotza berorik
andretzat artu nuan obea uste izanik.
Etxean daukat orain goiz ta arrts alferik,
lan bat eragiteko zer esan eztakit;
bost iragoten diot, nerea dalarik;
or nabil zarpazarka argal biotzetik.

II.- Josten eta ardatzean etzaku asitzen,
untzi ta sukalderik eztigu garbitzen.
Ezkurik eztarabil atorra txuritzen,
aitzurrak zokoetan dirade gelditzen,
or det nunbait andrea kukusoak iltzen.

III.-Ardorikan edaten etzuan lenago,
ni txurikatu arte zebilela nago.
Orai edango luke, tanto bat balego,
egunean pitxar bat baino anitz gehiago;
katalingorri balitz, are ta naiago:
andre ordirik bada, nere etxean dago."