Basque songbook

Original title
JOAN DEN URTEKO
Standardized text
JOAN DEN URTEKO
Songbook
Cancionero Vasco
Publication year
1994
Editorial
EUSKO IKASKUNTZA
Publication place
DONOSTIA
Compilation place
BAZTAN
Compiler
AITA DONOSTIA

Original text

1. Joan den urteko Santa-Kruzetan
Ninjoalarik zurekin,
Galdegin nizun amoriorik
Zenedukan iñorekin.
-Ez, Jose Miel, esan zeiñeden;
Zeiñek naiko duen nerekin?
Asko dirade ederraguak,
Naiago dute aiekin.

2.-Ederragorik nik eztet uste
Billatutzia geiego;
Zure pareko izarrik ere
Zeru goikoan eztago.
Nere biotzak zuri nai dio
Besteri baño geiago;
Maite gozua, guztiz osorik
Zuretzat gorderik dago."