Basque songbook

Original title
NAHI BALIN BAGIRA
Standardized text
NAHI BALDIN BAGARA
Songbook
Cancionero Vasco
Publication year
1994
Editorial
EUSKO IKASKUNTZA
Publication place
DONOSTIA
Compilation place
LUZAIDE/VALCARLOS
Compiler
AITA DONOSTIA

Original text

1. Nahi balin bagira hil eta salbatu,
Arte huntan behar gira gonbertitu.
Bekhatu egiteko kostuma kitatu,
Lehenago eginez urrikitan sartu,
Ez berriz lerratu,
Ahalaz beiratu;
Ongi konfesatu,
Maiz hiltzeaz orhoitu;
Denbora yuanez geroz ezta probetxu.

2. Sortuz geroz guziek zor dugu hiltzia,
Deusik ez da gure munduko bizia.
Kita dezagun beraz hemengo auzia,
Garbiki etzamina gure kontzientzia,
Bertze munduyan da
Gure yuztitzia,
Azken sententzia,
Zer oren tristia,
Eternitateko penaren luzia.

3. Pena hetaraz geroz ez da libratzerik,
Eternitateak ez du finitzerik.
Zonbat arima baden han kondenaturik,
Sekulan libratzeko ez esperantzarik
Hetaz orhoiturik
Gauden lotsaturik
Humiliaturik
Eta prestaturik,
Noiz nahi phartitzeko mundu huntarik.

4. Yainkoak igorriko du zerutik galdia.
Herioa du bere mandataria;
Hura yinez geroztik, yuan beharko gira,
Gure yuyatzaileak prest egonen dira.
Guk egin gaizkiak
Bai eta ongiak
Heyen arabera
Yuyaturen gira;
Memento lazgarriak orduyan dira.

5. Andre-dena Maria, Biryina garbia,
Zure laguntzaren beharretan gira,
Ofensatu baitugu gure gidaria,
Zure Seme Dibino Yainko Yaun handia.
Gaiten humilia.
Denboraz balia
Eternitatia
Orhoitzen bagira,
Zeruko portaleak idekiren dira."