Basque songbook
- Original title
- GURE ETXEKO IDIEK
- Standardized text
- GURE ETXEKO IDIEK
- Songbook
- Cancionero Vasco
- Publication year
- 1994
- Editorial
- EUSKO IKASKUNTZA
- Publication place
- DONOSTIA
- Compilation place
- LARRAUN
- Compiler
- LECUMBERRI, P. MODESTO DE, TRANS.
Original text
1. Gure etxeko idiekAdarrak oriek:
Ederki dabiltzela
Gure dantzariek.
La, la, la...
2. Nik ere ikusten det
Soroan garie;
Buru ori gorazak,
Mutil ongarrie.
La, la, la....
3. Untziaren gañeko
Bandera gorrie;
Ai, nere biotzeko
Konsolagarrie.
La, la, la....
4. Ederra zeran bezin,
Baziñe sekreta,
Geiagotan joko nuke
Leyoko krisketa.
La, la, la....
5. Badakit baituzute
Bat eta bi ere;
Esperantza galdurik
Ez nago ni ere.
La, la, la....
6. Apalian jartzeko
Ona da platera;
Zeletan dagoanari
Bi begik atera.
La, la, la....
7. Eperrak kantatzen du
Goizian intzetan,
Ez diteke fiatu
Mutillen itzetan.
La, la, la....
8. Ankak okerrak eta
Begiek gorriek,
Andre billa dabiltzen
Errementariek.
La, la, la...."