Basque songbook
- Original title
- CHARMAGARRIBAT BADIT
- Standardized text
- XARMAGARRIA BAT BADUT
- Songbook
- Chants Populaires du Pays Basque
- Publication year
- 1870
- Editorial
- Publication place
- BAYONNE
- Compilation place
- Compiler
Original text
Charmagarribat badit maite bihotzeti,Amodiotan gira biak alkharreki;
Haren aire charmantaz agrada niz bethi:
Parerik badiala ezpeitzeit üdüri.
Zertako erraiten düzü maite naizüla ni?
Khorte egiten zaude zü beste orori.
Enezazüla trompa, mintza zite klarki;
Esperantza falsürik ez eman nihuri.
Chori papgorriak eijerki khantatzen.
Gaiazko alojia kanpuan cherkhatzen;
Ni ere gisa berian nüzü erdireiten,
Maitiak ezpadereit bortha idekiten.
Orai zireia jiten, gaiherdi onduan?
Iratzarririk nintzan eta zü goguan;
Zure botza entzüten düdanin khampuan,
Ohetik jalki eta jartzen niz leihuan.
-Oi! ene bihotzeko lili haitatia,
Ene botza entzünik leihuan zaudia?
Aspaldin enereizün ikhusi begia:
Barnerat sar nadin indazüt eskia.
Bortürik gorenetan erortzen elhürra:
Tronpatüren naizüla badizüt beldürra;
Hargatik nahi züntüket ikhusi ardüra,
Eginen badüt ere, oi! ene malurra!
Lümarik ederrena pabuak büztanin:
Maitia, etzüntüdan ikhusi aspaldin.
Gaiaz eta egünaz bazüntüt enekin,
Ni enainte debeia, maitia, zureki.
Ai! Ei! Ai! Ei! Ai! Eia! hau da doloria!
Bi maite üken eta ez jakin zuiñ haita;
Batak dizü chapela, bestiak boneta:
Chapeldüntto hura da, oi! ene bihotza."