Basque songbook

Original title
PLAÑU NIZ BIHOTZETIK
Standardized text
NEGARRA DUT BIHOTZEAN
Songbook
Chants Populaires du Pays Basque
Publication year
1870
Editorial
Publication place
BAYONNE
Compilation place
Compiler

Original text

Plañu niz bihotzetik,
Gaita zer düdant eztakit,
Tristezia batek hartürik;
Enüke acholarik
Baliz erremediorik
Ene gaitza sendo ahal lironik;
Ezta mündian barberik, bat baizik
Ene gaitza zartarik den ezagützen dianik,
Eta hura berantetsirik
Baniagozü, gachua, tristerik!

-Berantetsi nündüzün
Segür beldürra banizün;
Bena ene khointak behar tüzü entzün:
Zük uste gabetarik
Zützaz ohart nündüzün;
Zure mina pharte eneki züzün;
Zure ganat jiteko heraberik enizün;
Bena beste manerarik arte hortan bazüzün;
Aspaldian gure etchian
Khasü horrez asarra güntüzün.

-Jin bazira, jin zira,
Segür hunki jin zirela!
Erraiten deizüt berantetsi züntüdala;
Nun egongo zira hola
Horrembeste dembora,
Jin gabetarik ene ikhustera?
Eztüzula acholik balikezü zumbait marka,
Orai artino etzirenian jin ene kontsolatzera!
Jin zite ardüra ardüra
Phenaerazi gabe ni hola."