Basque songbook

Original title
MENDEKOSTE PHESTETAN
Standardized text
MENDEKOSTE FESTETAN
Songbook
Chants Populaires du Pays Basque
Publication year
1870
Editorial
Publication place
BAYONNE
Compilation place
Compiler

Original text

Mendekoste phestetan,
Aurthen Arnegiko errekan,
Istorio bat gerthatu da kasik espaitiot erran:
Bost emaztek edan dituzte hamalau pinta arno betan,
Jokhaturik kartetan.

Jokua zuten florian
Arnegiko Madrilenian;
Atso gachuek uste zuten zirela zeluko lorian,
Saindu ororen erdian, bere botoilak aldian,
Bai eta plazer handian.

Batak zion bertziari:
<<<<>

K....... eta Kattalin,
Auzo biak elgarrekin,
Arno edaten ari ziren koraje handi batekin;
Gero ondoan bazuten gibel aldian zer egin,
Bere fanfarreriekin.

Hirurgarrenak ederki
Tanteatzen omen daki;
Hamarrekuak harek zituen omen markatzen orori,
Ondarrekotz nahasi zen eta lurrerat erori;
Orduan etzen egarri.

Laurgarren hori zer pheza,
M..... zapatainesa;
Untsa esplikatzen zituen heskuara eta frantsesa,
Bai eta aisa egiten bide handian esa;
Horiche da haren letra.

Bostgarren hori zoin othe da?
Phentsatzeko ez da phena;
Z...... gaizo horrek nola ezpaituke lehena;
<<>

Ahuntzez jokhatu eta
Hasi ziren kolpeka;
Kaston deitzen zen guarda gazte bat, kampotik jinik lasterka,
Hak phartitu izan zituen, ez uste bezain aisa,
Arrazoinik ezin phasa.

Zuk ere, Etchek'anderia,
Erran beharzu egia;
Solas hortan zu othe zinen harien buruzagia?
Bost emaztek egiteko horiche da komedia!
Hurren baitzen zahagia!"