Basque songbook

Original title
BELHAUDIKO BORTIAN
Standardized text
BELHAUDIKO MENDIAN
Songbook
Chants Populaires du Pays Basque
Publication year
1870
Editorial
Publication place
BAYONNE
Compilation place
Compiler

Original text

(Ziberutarrez)
Belhaudiko bortian Orgambidesk'olha,
Bere deskantsiala han ardiak alha:
Goizan igorten tie olhape behera,
Artzan-hor gaizua emanik gida,
Arratsan ützültzian gomendatürik untsa.

Artzaiñ hurak zütien ardiek trumpatü;
Goiz batez juan eta arratsan ez sarthü.
Merkhatzale ziradin hurak abiatü,
Ilhiak zütiela behar ingajatü
Eta jarraikile bat hunik akordatü.

Otsogorrin behera ardiek, lasterka,
Zalhe igaran zien Gaztambid' ühaitza;
Besarkagiala baikoz barachtü ürhatsa,
Bide handin bathürik Arhaneko tropa,
Han ziren artzaiñeki jarri mintzatzera.

Artzaiñek mehatchüreki galthatü ardier
Nurat juaiten ziren ihesi nausier;
Haiek arrapostia, ezta hambat eijer:
""Berrien iruitera baguatza Pettarrer;
""Ahatzerik girela gure aitzaiñ jauner.

Artzaiñ horiek zien ardier galthatü
Eia etzienez ihur bidin bathü:
""Tirro, Elgoihen eta Odoronda tügü
""Gure igaraitian erriz borogatü,
""Ustez otsuek behar zien gützaz aihaltü.

Artzaiñ horiek ardier: ""Hots Arhanera,
""Izanen zidie untsa, guriak bezala.""
Ardiek arrapostua: ""Zietzaz kuntent gira,
""Artzaiñ auherreki üsatürik gira,
Entzünik ziek ere hala ziradiela.""

Artzaiñek zeren erran juaitiereki
Eia etzienez bathü Felipe Arainti:
""Bai, bathü ükhen dügü Petti Üharteki;
""Biek igaraitera beikütie ützi,
""Ari baitzen eüria, nahi gabez busti.""

Khantoren egiliak eztizü beldürrik
Ez bortian, ez etchen, gal dezan ardirik;
Batño bat beitzian arras ñaphürtürik
Bestereniala biziatürik,
Kuntentik diagozü hura kitatürik."