Basque songbook

Original title
LILI EDER BAT
Standardized text
LILI EDER BAT
Songbook
Chants Populaires du Pays Basque
Publication year
1870
Editorial
Publication place
BAYONNE
Compilation place
Compiler

Original text

(Basa-Nabartarrez)
Lili eder bat badut nik
Aspaldi begichtaturik;
Bainan ez nainte mentura haren eskura hartzera,
Banaki zer den lanjerra,
Juan nindaiteke aldera.

Lili ederra, so' idazu
Maite nauzunez errazu.
Zure begiak bihotza barnarik deraut kolpatu;
Kolpe huntarik badizu
Granganatzeko herrichku.

-Ez nuke nahi malurrik
Balin bazindu ni gatik;
Ez dut uste ene begiek eman dautzuten kolperik;
Ez duzu beraz lanjerrik,
Etzira hilen hortarik.

-Mintzo zirade polliki
Polliki eta tendreki.
Bisitañobat nahi nuke egin nik zure ganat laburski;
Desirra badut segurki
Bazinezadat permeti.

Permeti niro, maitia,
Ez dut hain bihotz dorphia;
Bainan lehenik nahi dut jakin zure desirra guzia:
Zu ene ganat jitiaz
Estona laite mundia.

-Ez ahal nuzu dukia,
Ez eta Aitorren semia!
Hola nehoren estonatzeko ez da sujet bat handia;
Zuhaur zirade simplia,
Opinionez bethia.

-Badakit simple nizela;
Hori segurki hala da;
Iduritzen zaut atsolutoki ezagutzetan zirela;
Orai nik badut fortuna;
Bainan ez dut zuk emana."