Basque songbook

Original title
ORHIKO-TXORIAK ETA PETTARREKO ARTZAIÑAK
Standardized text
ORHIKO TXORIAK ETA PETTARAKO ARTZAINAK
Songbook
Etxahun-Iruri Khantan
Publication year
1977
Editorial
I.P.A.
Publication place
PAU
Compilation place
Compiler

Original text

1.Bedatsiarekilan elhürra da hurtü
Orhiko-Txoriak gira ordin hegaltatü
Larrañen bullta hartü hebentxe phausatü
Nehiz hebenko artzaiñak goiti Khümitatü

2.Goiz huntan azkar günin Larrañen hegua
Bena Orhiko-txoriek sano zien gogua
Orhitik miratürik zien pettar xokhua
Bagenakin bazela han gur'inganiua

3.Üda berrin delarik bortia berdatzen
Urthe oroz bezala artzaiñak Larrañen
Amodioz dirade ixtant bat phausatzen
Eta zuñen goxoki gurekin dringatzen

4.Ez da mündü bat baizik ta bizi bat baizik
Behar da baliatü gaixo artzaiñ gaztik
Algarren maithatzeko ahalaz fidelki
Adixkide hunekin bihotzan erditik

5.Ez adiorik zier zeren Larraiñtarrak
Badaki bai zidiela hetüren gütarat
Ziren ardi salduekin gure lürretarat
Ziren haidürü gira oi gaizo pettarak"