Basque songbook

Original title
SUKAR-MALINA
Standardized text
SUKAR-MALINA
Songbook
Kantuz
Publication year
1995
Editorial
ELKAR
Publication place
DONOSTIA
Compilation place
Compiler

Original text

1.Agur, oi izar maitia, iduzki eder begia!
Zure gatikan nik utzi niro bizi naizen herria,
Eta alderat zure ganat jin, izar charmegarria!

2.Mintzo zira bai ederki, ederki eta oneski,
Zure ganikan nahi nuke nik jakindu bereziki,
Noiz izanen naizen zuretzat izar edo iduzki ?

3.Zazpi urte badu orai, uda hunetan komplitu,
Amodio perfeta batez, zintudala maitatu,
Bainan oraino beldur nuzu, zaizkidan kanbiatu.

4.Eri nuzu bihotzetik, erraiten dautzut bi hitzez,
Sukar-malinak harturik nago, zu ez izan beldurrez
Othoi othoi zuk senda nezazu, hil ez nadin changrinez.

5.Gaitz ororen kontra ere erremedioak badire :
Sukar-malina balinbaduzu, zerbitza hor barberez,
Eta ez ethor zu ene ganat, ni miriku beharrez.

6.Urh' erreztun bat badut nik, bere ederrez harturik,
Hura ikusi arteraino zuk, zur'erhian sarturik,
Ene bihotzak ez du izanen oren bat deskantsurik.

7.Urh' erheztuna baduzu, bertze norbeiti emozu;
Nere erhian sarturik segur ikusiren ez duzu ;
Bertze zembeit ahal duzunez entseia hobe duzu.

8.Oi epher zango gorria, airean joaile propia,
Ez duzuia bada pena, ene hola ikustia ?
Othoi, othoi, har nezazu, utzirikan bertziak !

9.Norat nahi joan nadin, ene bihotza zurekin ;
Plazerikan ez dut hartzen, ene gazte lagunekin.
Nun ez zaitudan zu ikusten, zure begi ederrekin.

10.Arrosak eder botia, ederchago du loria...
Lehen bertzetan ibili eta, orai niri gorthia,
Zoazkit begien bichtatik, parabolaz bethia."