Basque songbook

Original title
AGIAN
Standardized text
AGIAN
Songbook
Oiartzungo kantutegia bertako herri memoriatik
Publication year
1999
Editorial
OIARTZUNGO UDALA. KULTURA BATZORDEA (MUGARRI)
Publication place
DONOSTIA
Compilation place
OIARTZUN
Compiler
LEKUONA, JUAN MARI

Original text

1.Agian zuk bazenekien
berak bazekiela
ez zeniola dagoeneko
leialtasunik gordetzen.

2.Agian berak bazekien
zuk bazenekiela
ordu oroko galderaren
erantzun beti estaliaz.

3.Orduan udaberriko lore xumeak
ikusten zenituen gauez
mesanotxe gainean
portzelanazko ontzitxoan.

4.Agian berak negar egiten zuen
malko isilez goizaldean
zure lo sorgorrak
kulparen angustia
estaltzerakoan.

5.Agian horrela behar zuen izan
isiltasuna, loreak, malkoak,
portzelanazko ontzitxoa buruki ondoan,
esker txarraren arauak
bait ditu bizitzak gehienetan
leial irauten dutenentzat."