Basque songbook

Original title
AI, MARTIN ZAHARRA
Standardized text
AI, MARTIN ZAHARRA
Songbook
Oiartzungo kantutegia bertako herri memoriatik
Publication year
1999
Editorial
OIARTZUNGO UDALA. KULTURA BATZORDEA (MUGARRI)
Publication place
DONOSTIA
Compilation place
OIARTZUN
Compiler
LEKUONA, JUAN MARI

Original text

1.Ai! Martin Zaharra! Barkatu;
zuk aitzakiak dituzu.
Zure alaba hori neretzat
hazi ez baldin baduzu,
oraindainoko pausu neriak
pagatu beharko dizkidazu.
Hortik ibili, handik ibili
Maria Fandango;
konposiziorikan ez duzu
nerekin izango.
Ai! Oi!
Martzial zikina!
Aurten zizarra merke duk eta
egin ahalegina.

2.Zure lurrian ereinia da
berberiƱaren haziya;
jaiotzen bada egingo diyot
altzairu finez hesiya;
altzairu finez hesiya eta
urre galoizko jantziya.
Hortik ibili, handik ibili...

3.Gau eta egun beti hemen nabil
etxe hontara puskatzen.
Desengainua izango ote dan
beldurra dizut gastatzen.
Martin Zaharrari alaba baizik
behinere ez diot eskatzen
Hortik ibili, handik ibili..."