Basque songbook

Original title
AIZAK, HI, ERRENTERIAR!
Standardized text
AIZAK, HI, ERRENTERIAR!
Songbook
Oiartzungo kantutegia bertako herri memoriatik
Publication year
1999
Editorial
OIARTZUNGO UDALA. KULTURA BATZORDEA (MUGARRI)
Publication place
DONOSTIA
Compilation place
OIARTZUN
Compiler
LEKUONA, JUAN MARI

Original text

Pello Errotak:
1.Aizak, hi, errenteriar
txatxu elbarria;
deusere ez dakiken
endredagarria.
Ai! Buru gogorreko
traidore garbia;
hi ez bezelakua dek
Pello Errotariya.

Txirritak:
2.Hamaika mantentzen dik
errotarren trankak,
doblatuan kenduaz
zakuari lakak.
Infernura joatian
ai! zer muturjokak;
Pello, istilu gogorrak
ikusteko dauzkak.

Pello Errotak:
3.Hoiek aditu beharrak
errotarienak,
kulpa gabetandikan
senti ditutenak.
Likidatzen ditudala
zaku besterenak...
Nonbaitik sortu behar dik
berak ez duenak.

Txirritak:
4.Errotaren pisu hoikin
biolina juaz,
dantzan purrakatzen dabiltz
Luzifer eta Judas.
Lehen ere soziyua
zinaden benturaz;
lagunak ikusiyaz
hoiengana zuaz!"