Basque songbook

Original title
HIRE BIHOTZA
Standardized text
HIRE BIHOTZA
Songbook
Oiartzungo kantutegia bertako herri memoriatik
Publication year
1999
Editorial
OIARTZUNGO UDALA. KULTURA BATZORDEA (MUGARRI)
Publication place
DONOSTIA
Compilation place
OIARTZUN
Compiler
LEKUONA, JUAN MARI

Original text

1.Hire bihotza, xori zauritu, ihes joan zain atseden billa,
ari mehe bat hunan bizitza urratua dun keiñu bortitzez,
oroitzapenen labe gorian gorputz arima tormentu luzez
azkeneraino irauneraziz bizi behintzenan deserri hortan.

2.Nahiko hunan, Beatriz, Chile libre batean
adiskide artean maitasuna dastatu,
nahiko hunan zentzuak, lore goiztarren gisan,
zorrik ordaindu gabe desiotan askatu.

3.Hire aitaren heriotzari ordaindu dion zerga astuna,
oihu lehertu bat utzi digunan zauri guzien siñu bezala:
ez dun nahi izan iraganaren erru haundia besteri itzul,
hainbeste beldur, hainbeste odol isil-silik irentsi ditun.

4.Nahiko hunan, Beatriz, poeta baten bertsoz
hire gaztetasuna ispilluan mirestu,
nahiko hunan, gaur ere, bizitzaren kaliza
ardo gorriz beterik gozamenetan ustu.

5.Errugabea hintzenan baiña pizti zordunak ez ditun urrun,
hire eskuen dardara hautsiak haien ogena oihukatzen din.
Har zan atseden betiko loan, gu gaitun orain azken beilari,
heriotz horren mezu larria ez baidinagu nehoiz ahaztuko."