Basque songbook

Original title
KANTATUTZERA NOA / ZELEBREKERIAK
Standardized text
KANTATZERA NOA
Songbook
Oiartzungo kantutegia bertako herri memoriatik
Publication year
1999
Editorial
OIARTZUNGO UDALA. KULTURA BATZORDEA (MUGARRI)
Publication place
DONOSTIA
Compilation place
OIARTZUN
Compiler
LEKUONA, JUAN MARI

Original text

1.Kantatutzera noa
zelebrekeriak, (bis)
ez dira onak baina
bai parregarriak
berri-berriak
neskatxa gazte batek
beretzat jarriak.

2.Galai bat etorri zait
larri eta eztu, (bis)
ohiaren basterrian
egiteko leku,
xirri eta muxu.
Traje baten neurria
nahi zidala hartu.

3.Onian ezin eta
gero gogorrian, (bis)
Neurtu nahi ninduela
luze laburrian,
ohiaren aurrian.
Orinalez jo nuen
kopeta-hezurrian.

4.Errukaldu nitzaion
t'egin nion kura, (bis)
etxian zen botika:
gatza eta ura.
Joxe Bentura;
ez gehiago etorri
nere konbentura.

5.Egin badizut ere
xirri edo mirri, (bis)
nere kopeta-hezurrak
pagatu du ongi.
Josepa Anttoni,
hartzekuak hartuta
etxera noa ni."