Basque songbook

Original title
MILA ZORTZIEHUN ETA / BERROGEITA ZAZPI
Standardized text
MILA ZORTZIEHUN ETA
Songbook
Oiartzungo kantutegia bertako herri memoriatik
Publication year
1999
Editorial
OIARTZUNGO UDALA. KULTURA BATZORDEA (MUGARRI)
Publication place
DONOSTIA
Compilation place
OIARTZUN
Compiler
LEKUONA, JUAN MARI

Original text

1.Mila zortziehun eta
berrogeita zazpi,
urte hartan jo nuen
Oiartzungo Txipi.
Geroztik hemen nabil
gotti eta behetti;
behin ere hil ez baña
arriskutan beti.

2.Ez al-da bada pena
ni nabilen planta?
duro bat ez dut izan
nere bizi santan.
Egunian txanpon bat
alderatu faltan,
nere denbora juan da
geroko esperantzan.

3.Denbora juan eta
hasi naiz pensatzen,
zahartziak ez duela
gauz onik ekartzen.
Pixa laburragoa
iaz baino aurten;
zapata ere puntatik
hasi zait usteltzen.

4.Iaz zapatari eta
aurten belaunari,
Nolako diferentzia;
urte batez hori!
Lehen paretak hautsi nahi;
orain xirri-xirri...
non dudan bilatzeko
behar ditut ordu bi.

5.Aginak galdu eta
puskatuak hortzak;
zintzurra hor jotzen dit
azpiko kokotzak.
Espain-ertzak erreak
pipa kider motzak.
Horra nora joan diren
gaztetako erronkak."