Basque songbook

Original title
MILA ZORTZIREUN HIRUROGEITA / HAMARGARRENGO URTIAN
Standardized text
MILA ZORTZIEHUN HIRUROGEITA
Songbook
Oiartzungo kantutegia bertako herri memoriatik
Publication year
1999
Editorial
OIARTZUNGO UDALA. KULTURA BATZORDEA (MUGARRI)
Publication place
DONOSTIA
Compilation place
OIARTZUN
Compiler
LEKUONA, JUAN MARI

Original text

1.Mila zortzireun hirurogeita
hamargarrengo urtian
gizon abilak berexi ziran
Gipuzkoako partian.
Junta Erriela egina zuten
Aitxuleiñoko tartian,
Carlos Septimo behar zutela
lehen bait lehen para kortian.

2.Fede santua aumentatzera
atera ziren mendira;
obra ederrak egin dituzte;
denboz agertuko dira.
Motibo gabe eman diote
bosti negarra begira.
Mantxa gabeko gizon justuak
horretan ibiltu dira.

3.Kañoi ederrak Madriden eta
Kastilo finak Zaldinen;
""Calle Mayor"" ta ""Café Marina""
eskribiturik Berinen.
Alondegia bere sisakin
para zuten Ezkorrinen.
Hasi baino lehen bagenekien
ez zutela deus eginen.

4.Baleunak pisu, estiak zimur
begietako tristura
zer deabrutako atera ziren
goiko mendien kaskura.
Osasunaren kontserbatzeko
hartziagatik freskura.
Bazter guziak ondatu eta
liberalaren eskura.

5.Gerra zibila horren despeira
ez zen berehala ikusi;
egia klaro esan nezake
inork nahi badu ikasi,
asko sujetok desio zuen
Carlos Septimo nagusi
Peña Platian konjuratuta
hantxe joan huen ihesi."