Basque songbook

Original title
MILLA ZORTZIEHUN ETA / IUOGEITA HAMARRIAN
Standardized text
MILA ZORTZIEHUN ETA
Songbook
Oiartzungo kantutegia bertako herri memoriatik
Publication year
1999
Editorial
OIARTZUNGO UDALA. KULTURA BATZORDEA (MUGARRI)
Publication place
DONOSTIA
Compilation place
OIARTZUN
Compiler
LEKUONA, JUAN MARI

Original text

1.Milla zortziehun ta
iuogeita hamarrian
San Lukasen bezpera,
illunabarrian.
Funtziyua polita
begiyen aurrian,
ikusirikan gaude
""Gaztelu"" aldian.

2.Dama Mariya Juana
jostagura al-zera?
Dozenerdi bat bertso
banua jartzera
Horla etortzen dira
txoruak zuhurtzera;
atoz nahi dezunian
bañuak hartzera.

3.Bi gauetan errenko
itxolara harrika,
ez dutela ametitzen
goierriarrika.
Afaria laga ta
atzittu korrika;
orain beratzen daude
urian jarrita.

4.Dama ez zabiltzala
iñori peatzen,
ez badezu egon nahi
urian beratzen.
Antoniok badaki
neskatxak bañatzen;
horlakuak ez dira
dirutan pagatzen.

5.Beste dama bat ere
bazuen laguna,
berarekin batian
ekarri ziguna.
Ilargi ederra zegon
ez zen gau illuna;
lehorrian zegoen
harentzat fortuna.

..."