Basque songbook

Original title
GURE ONDARRU
Standardized text
GURE ONDARRU
Songbook
Ondarru, kantu, otoi, orru...
Publication year
1984
Editorial
KULTUR ETXEA- CASA MUNICIPAL DE CULTURA
Publication place
ONDARROA
Compilation place
ONDARROA
Compiler
ZUBIKARAI, AUGUSTIN

Original text

Guztiok Ondarru
gorau daigun,
izan daiten arru
lior eta itxasun

Gabiltzan beti gu
maitez ta alaitsu,
kaletan oiu,
uretan orru,
beti goratzen Ondarru.

2.Aixe berdietan
edo ipar baltzetan
begira Antigua'ri
gure izarrari.

Errira etortean
kale ta kantoietan
zoratzen pozez,
umore onez,
kresal usainez.

Guztiok Ondarru...

3.Urertzean sortu
ta urertzean il,
ta bitartean
kantuz,
dantzan,
orruz,
txanpan,
Ondarrun maitale,
Ondarrun kutun:
ala beti
ekin daigun.

4.Itxasuan
nai liorrian
gure amesak
beti Ondarrun,
berau lakorik
ez dogu guk iñun,
ezin iñun.
Itxasuan
nai liorrian
ezin aztu
gure Ondarru.
Katauriko pitxi arru
gure Ondarru."