Basque songbook

Original title
NERE ANDREA
Standardized text
NERE ANDREA
Songbook
Euskal Kantak
Publication year
2000
Editorial
EREIN
Publication place
DONOSTIA
Compilation place
Compiler
ANSORENA MINER, JOSE IGNAZIO

Original text

1. Nere andrea andre ona da
gobernu ona du auzoan,
hartzen duela bere alaba,
Mari Katalin alboan.
Ai zazu! Zer nahi zu?
Gerore horrela mundu honetan
biak biziko gerade gu,
baldin bazera kontentu.
Zu beti Praisku Txomin tabernakoa,
zu ikustera nator pozez betea.
Ai, zer kontentu! Ai, zer alegre!
Eskaintzen dizut, nere maitea,
arraultzatxoak eta kaiku esnea.

2. Arantzazura nindoanean
makiltxo baten gainean,
arantza beltz bat sartu zitzaidan,
ospela nuen oinean.
Ai zazu! Zer nahi zu?
Gerore horrela mundu honetan
biak biziko gerade gu,
baldin bazera kontentu.
Zu beti Praisku Txomin tabernakoa,
zu ikustera nator pozez betea.
Ai, zer kontentu! Ai, zer alegre!
Eskaintzen dizut, nere maitea,
arraultzatxoak eta kaiku esnea."