Basque songbook

Original title
PIPA HARTUTA
Standardized text
PIPA HARTUTA
Songbook
Euskal Kantak
Publication year
2000
Editorial
EREIN
Publication place
DONOSTIA
Compilation place
Compiler

Original text

1.Pipa hartuta zoratzen naiz,
ardoa edanda mozkortzen naiz,
kortejatzean lotsatzen naiz,
nola demontre biziko naiz?
Tralara lara laralara,
tralara lara laralaralaralara.

2.Hamar botila txankraturik,
azken basoa klikaturik,
azken txirrista irentsirik,
poltsa deraukat tturrindurik.
Tralarala...

3.Urrundu zaizkit aiskideak,
eta hurbildu ostalerak.
Etxean aldiz emazteak
prest-prestak ditu erausiak
Tralarala...

4.Bazter guztiak inguruka,
bideak ere inarroska.
Munduak zer du? Hau da hinka!
Goazen etxera andarkoka
Tralarala...

5.Mutiko gazte ta leiala,
kontseju onak har zaitzala:
otoi bizian, ez zaitezela
sekulan mozkor ni bezala.
Tralarala..."